Irakurriena
- 1. “Eroski lan egiteko leku aberasgarri egiten jarraitu behar dugu”
- 2. MONDRAGONek Mexikoko filialen arteko kooperazioa indartu du
- 3. Elkartasuna nagusi Mundukideren lasterketan
- 4. Jokin Umerez izendatu dute Eneako zuzendari nagusi
- 5. Bazen behin Behobia Donostian
- 6. Pello Rodriguezek "enpresa egiteko beste modu bat" aldarrikatu du BANG à BIG 2026 ekitaldian
Metapostaren erabilera sustatuko du MONDRAGONek, taldeko kooperatibetan
Hitzarmena Bernabé Unda Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburuak eta José María Aldecoa MONDRAGON Korporazioaren Kontseilu Nagusiko presidenteak sinatu dute. Bi entitateen artean garatuko den plan hau, MONDRAGON Korporazioko kooperatiben eta kide-langileen artean Metaposta sistemaren erabilpena sustatuko duten ekintzak ezartzean datza.
Metapostak, finantza-, telefono- eta elektrizitate-konpainiek eta administrazioak bidaltzen dituzten dokumentuak, segurtasun eta konfidentzialtasun osoz jasotzea baimentzen du. Gainera, aukera ematen dio erabiltzaileari dokumentu garrantzitsuak digitalki igo eta leku seguru batean gordetzeko.
Hitzarmenaren ondorioz egingo diren ekintzek hurrengoa barne hartzen dute:
- Instituzio-komunikazioak kooperatibetako kudeaketa-organoei eta haien kide-langileei.
- Kooperatibek, kide-langileek eta Korporazioaren entitate nagusiek zerbitzua bereganatzea (zentro korporatiboa, negozio dibisioak, inbestigazio zentroak, historikoki edo ekonomikoki kooperatiba nagusi direnak).
- Informazio-ekintzak kooperatibetan METAPOSTAren ezaugarriak erakusteko.
- METAPOSTAren bidez dokumentuak bidaltzeko beharrezkoak diren aplikazioen integrazio-lanak.
Plan honen bidez, MONDRAGON Korporazioak Interneteko postontzi eta dokumentu-gordailu honen abantailak ezagutzera eman nahi ditu bere kooperatiba eta kideen artean, hala nola, sistema erabiltzeak dakarren aurrezpena.

