Irakurriena
- 1. Ruben Gabilondo, Orbeako presidentea: “Orbeako urte onenetako batzuk bizitzea tokatu zait”
- 2. Bazkide eta birkokatuentzako birkualifikazio programa amaitu du Fagor Ederlanek
- 3. Arizmendiarrieta Gunea zabalik da Otaloran
- 4. Eroski Taldeak 17,8 milioi euroko emaitza positiboa izan du 2026ko lehen hiruhilekoan
- 5. LKS Next-ek 85 milioi euroko langa gainditu du 2025ean eta % 19ko bilakaera izan du 2026ko hasieran
- 6. "Kooperatibismoari kontakizuna falta zaio. Ez istorio faltagatik, baizik eta kodeak ez direlako gaur egungoekin bat etortzen"
Kooperatibismoa Covid-19aren aurrean
Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak bost bideo editatu ditu kooperatibismoa balioan jartzeko. Guztira, ikus-entzunezkoetan 21 testigantza jasotzen dira, kooperatiba ezberdinetako gizon emakumeen iritziak guztiak ere. Eusko Jaurlaritzako eta euskal unibertsitateetako ordezkariek ere testigantza interesgarriak egin dituzte gaur egun bizi dugun egoeraren inguruan.
Gainera, bideo horietan agertzen diren asko, MONDRAGON Korporazioaren kooperatibetako ordezkariak dira, besteak beste; Mondragon Unibertsitateko dekanoa, Mondragon Assemblyko presidentea, Ausolaneko presidentea eta Eroskiko idazkari nagusia ageri dira ikus-entzunezkoetan, baita LANKIko ordezkari den Ainara Udaondo ere.
Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak editatutako bideoek ikasgai dotorea eskaintzen dute, kooperatibek krisia nola bizitzen ari diren erakusten baitute eta egoera ezberdinak plazaratzen dituzte. Kooperatiben erronkak eta ardurak ere islatzen dira ikus-entzunezkoetan.
Bideoen bitartez bozgorailua ematen zaie kooperatiba ezberdinei, euren esperientzia nolakoa izan den ikus deigun eta bide batez ikasgai gisa erabili ditzagun. Eredu kooperatiboak indartsu egin dio aurre krisiari eta hala dirau uneotan ere.