Irakurriena
- 1. Elkartasuna nagusi Mundukideren lasterketan
- 2. Jokin Umerez izendatu dute Eneako zuzendari nagusi
- 3. Bazen behin Behobia Donostian
- 4. Pello Rodriguezek "enpresa egiteko beste modu bat" aldarrikatu du BANG à BIG 2026 ekitaldian
- 5. "Elektrifikazioak, kostuen gaineko presioak eta jasangarritasunak berrasmatzera behartzen gaituzte"
- 6. Eskuratu TERNUA produktu sorta
Javier Bahón, hezkuntzan adituak, hitzaldia eskainiko du “Pertsona kooperatiboa eta eraldaketa soziala” izenburupean
Gizabidea Fundazioak antolatuta, hitzaldia Arrasateko Amaia Antzokian egingo da ekainaren 2an, arratsaldeko seietan. Bertaratzeko asmoa dutenek aldez aurretik erreserba egin beharko dute.
Javier Bahón hezkuntzan aditua da eta, hezkuntza berrikuntzan aditu legez, Harvard eta Connecticut unibertsitateekin elkar lanean aritzen da. Bere burua betiereko ikasletzat dauka.
Gaur egun TUinnovas Berrikuntza Laborategiaren zuzendari nagusia da. Bere xedea hezkuntzaren berrikuntzaren bidez gizartearen eraldaketan eragitea da.
Erreserba egitea ezinbestekoa
Bahonen hitzaldiaren aurretik, Joxean Alustiza Usandizagak hartuko du hitza. Fagor Taldeko eta Gizabidea Fundazioko presidenteak bertaratutakoak agurtuko ditu. Interesa duten guztiek aldez aurretik erreserba egin beharko dute Gizabideak jarritako honako plataforma online-ean. Erreserbak.