MONDRAGONek bere posizionamendua indartu du erreferentziazko bazkide industrial gisa South Summit Madrid 2026 topaketan

MONDRAGONek beste urte batez parte hartu du South Summit Madrid ekimenean, berrikuntza irekian eta industria-garapenean erreferente gisa duen posizionamendua indartuz. 2026ko edizioak joera nagusi batzuk sendotu ditu, hala nola deeptech-a, adimen artifizial aplikatua eta startupen zein korporazioen arteko lankidetza.
Card image cap
Ezkerretik eskuinera: Koldo Orrantia (MONDRAGON Ventures), Antonio Pipaón (LEINNnext), Joseba Sagastigordia (MONDRAGON Ventures), Valerie Pérez (Foro Capital Pymes), Lander Gonzalez (MONDRAGON Ventures), Miquel Costa (Foro Capital Pymes eta Keiretsu Forum Spain) eta Julián Gallardo (MONDRAGON Ventures)
2026/06/16

South Summit Madrid ekitaldiak berriz ere nazioarteko ekintzailetza- eta berrikuntza-ekosistemako eragile nagusiak bildu ditu Madrilgo La Nave gunean ospatutako edizio berrian. Hiru egunez, topagune honek mundu osoko startupak, inbertsoreak, korporazioak, erakundeak eta berrikuntza-eragileak elkartu ditu, teknologiaren, industriaren eta ekintzailetzaren etorkizuna markatuko duten joerak aztertzeko.

Beste urte batez, MONDRAGON Venturesek eta Mondragon Unibertsitateak -Mondragon Team Academy eta LEINN programen bidez- ekitaldianparte hartu dute.

2026ko edizioak 141 herrialdetatik etorritako 18.000 parte-hartzaile baino gehiago bildu ditu. 7.000 startup baino gehiago, 5.000 korporazio baino gehiago, 2.100 inbertsore eta 32 unicornio. Horrela, estatuko ekintzailetza-ekosistemaren topagune nagusi gisa eta nazioarteko berrikuntza irekiaren erreferente gisa sendotu da.

WhatsApp Image 2026-06-11 at 15.17.35.jpeg

2026ko edizioak 141 herrialdetatik etorritako 18.000 parte-hartzaile baino gehiago bildu ditu. 7.000 startup baino gehiago, 5.000 korporazio baino gehiago, 2.100 inbertsore eta 32 unicornio. Horrela, estatuko ekintzailetza-ekosistemaren topagune nagusi gisa eta nazioarteko berrikuntza irekiaren erreferente gisa sendotu da.

MONDRAGON Ventures, berrikuntzaren industrializaziorako bazkide bereizgarria

Testuinguru horretan, MONDRAGON Venturesek berriz ere hartu du parte startup esanguratsuenen aurre-hautaketan epaimahaikide gisa, azken 100 finalistak aukeratzeko prozesuan. Horrez gain, Innovation Partners panelean partekatu du espazioa Santander, Cinfa, Iberia edo Enagás Emprende bezalako korporazioekin. Bestalde, Mondragon Team Academyk eta LEINNek (Mondragon Unibertsitatea) Fostering Partner gisa parte hartu dute.

Ekintzailetza-ekosisteman ikusitako bilakaerak MONDRAGON Venturesen posizionamendu estrategikoa indartzen du, bereziki industria aurreratuan, deeptech-ean, energia-trantsizioan, hardware industrialean eta osasunari aplikatutako teknologietan.

Venture capital eredu tradizionalekin alderatuta, MONDRAGON Venturesek bereizten jarraitzen du enpresei finantzaketatik harago laguntzeko duen gaitasunagatik, industrializazio-gaitasunak, sektoreko ezagutza eta merkaturako sarbidea eskainiz MONDRAGONeko kooperatiben bidez.

Balio-proposamen horri esker, MONDRAGON bazkide industrial integral eta ko-garapeneko bazkide gisa kokatzen da, bereziki pilotu-fasetik industria-eskalara jauzi egiteko erronkari aurre egiten dioten proiektuentzat. Gaur egun startupen eta korporazioen artean gehien eskatzen den premietako bat da hori.

Berrikuntza irekia, hazkundearen motor

Ekitaldiaren barruan, Joseba Sagastigordia MONDRAGON Ventureseko zuzendariak parte hartu zuen Open Innovation: Powering Ecosystem Growth Through Collaboration mahai-inguruan. Bertan, berrikuntza irekiko ereduek ekosistemen hazkundea nola bizkortzen duten, aukera berriak nola identifikatzen dituzten eta sortzen ari diren teknologiak merkatura azkarrago nola eramaten dituzten aztertu zen.

10-30 Catalyst 3 010.JPG

Mahai-inguruan, Sagastigordiak hausnarketak partekatu zituen Marta Pedrosa (Cinfa-ko Innovation Analyst) eta Juan Lizarribarrekin (AstraZeneca-ko Oncology Healthcare Innovation Manager). Hirurek azpimarratu zuten aliantza estrategikoen, ezagutza partekatuaren eta eragile desberdinen arteko lankidetzaren garrantzia, ekintzailetza-ekosistemak indartzeko eta epe luzerako abantaila lehiakor iraunkorrak sortzeko.

10-30 Catalyst 3 001.JPG

Mondragon Team Academyk LEINN komunitatearen lotura sustatzen du

Mondragon Unibertsitateak beste urte batez parte hartu du South Summiten, Mondragon Team Academy eta LEINN programen bidez, ekintzailetzarekin eta berrikuntzarekin duen konpromisoa berretsiz.

LEINNen ordezkaritzak protagonismo berezia izan zuen Beyond the Hub: Who Really Builds Innovation Ecosystems? mahai-inguruan. Bertan, unibertsitateek, erakundeek, azeleragailuek eta enpresek ekosistema berritzaileen eraikuntzan eta sendotzean duten zeregina aztertu zen.

Gainera, South Summit izan zen LEINNnext aurkezteko aukeratutako agertokia. Ekimen honen helburua da Mondragon Unibertsitateko Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza (LEINN) graduko ikasle ohien nazioarteko sarea sendotzea. Proiektuak aukera profesional, enpresarial eta lankidetza-aukera berriak sortu nahi ditu LEINN komunitateko ikasle ohien artean.

Aurkezpenean Mondragon Team Academyko laborategi ezberdinetatik etorritako 30 ikasle ohi baino gehiago elkartu ziren, ekintzaileen belaunaldi desberdinen arteko lotura indartuz eta gero eta globalagoa, aktiboagoa eta inpaktua sortzeko konpromiso handiagoa duen komunitatea sendotuz.

Image (26).jpg

Gainera, South Summit izan zen LEINNnext aurkezteko aukeratutako agertokia. Ekimen honen helburua da Mondragon Unibertsitateko Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza (LEINN) graduko ikasle ohien nazioarteko sarea sendotzea. 

Ekosistema helduagoa eta inpaktura orientatua

Ekimenak agerian utzi du ekintzailetza-ekosistemaren bilakaera, negozio-eredu sendoago eta emaitza ukigarrietara bideratuagoetaranzko joera nabarmenduz. Ekitaldiaren ondorio nagusien artean dago adimen artifizial aplikatuaren sendotzea; izan ere, teknologiak sortutako interes hutsetik benetako negozio-kasuen baliozkotzera eta inpaktu neurgarrira igaro da.

Halaber, ekosistemaren heldutasun handiagoa egiaztatu da, scaleup enpresek startup tradizionalen aldean gero eta garrantzi handiagoa hartzen baitute, garapen-maila aurreratuagoa duten proiektuak lehenetsiz.

Edizio honek, era berean, B2B SaaS soluzioen eta azpiegitura teknologikoen protagonismoa erakutsi du, baita Europako deeptech-aren pisu estrategiko gero eta handiagoa ere, industria eraldatzeko gaitasuna duten teknologia disruptiboek bultzatuta.

Ekintzailetasuna, dibertsifikazioa eta enpresa-jarduera berrien sorrera sustatzeko MONDRAGON Korporazioaren plataforma korporatiboa gara.