Irakurriena
- 1. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 2. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 3. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
- 4. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 5. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 6. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
Fagor Taldeak Tokixan egitasmoa babestuko du, elikadura burujabetzan sakontzeko
Debagoieneko elikadura kate osoa, ekoizpenetik kontsumora artekoa, barnebilduko duen tokiko elikadura sistema eraikitzea da Tokixan proiektuaren xedea, agroekologiatik eta eredu kolektibotik. Debagoiena 20230 lankidetza sareak duela bost urte eginiko gogoeta du oinarri egitasmo honek.
Aritz Otxandiano: "Eredu bideragarri bat landu beharra dago, ekoizleen lan baldintzak hobetu eta errelebo aldaketa bermatzeko"
Bultzatzaileen hitzetan, ekoizpenean diharduten langileen lan baldintzak eta lehen sektorearen bideragarritasuna bermatzea lekarke horrek, eta, beraz, etorkizunean ere tokiko elikagaiak, kalitatezkoak, osasuntsuak… kontsumitzeko aukera izatea. Udalak, Debagaraia Landa Garapenerako Elkartea, elikadura topaguneak, ekoizle taldeak, kooperatibak… daude lankidetza sarean, tartean, Fagor Taldea.
Ekarpen ekonomikorako konpromisoa hartu du Fagorrek, eta Fagor Ederlaneko Bergarako lantegiko jangela eskaini du banaketa eta kontsumoari lotutako proba pilotua egiteko. Horrek ahalbidetu du jangelen horniketari lotutako prozesua sistematizatzea eta kudeaketa eraginkor bat lantzea.
Aritz Otxandiano Fagor Taldeko Iraunkortasun arduradunak azaldu duenez, "eredu bideragarri bat landu beharra dago", ekoizleen lan baldintzak hobetu eta errelebo aldaketa bermatzeko: "Elikadura kate osoa barnebilduko duen eredu berri bat sortzea eskatzen du horrek, ekoizte hutsetik harago, banaketa barne hartu, eta, besteak beste, jangelak kudeatzen dituzten eragileen konpromisoa behar duena".