Irakurriena
- 1. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 2. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 3. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 4. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 5. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
- 6. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
Laboral Kutxak zerga ondorengo 56,4 milioi euroko mozkinak lortu ditu, 2013ko lehen seihilekoan
Merkatua atzeraldi ekonomiko gogorrean dago, interes-tasak oso behean, arautegiak aldatu eta aldatu ari dira eta banku-jarduera beherantz doa. Horren guztiaren aurrean, sarrera errepikariak sortzeko gai dela eta ohiko banku-jarduerak portaera egokia duela erakutsi du Entitateak.
- Kaudimena
Azpimarratzekoa da Kapital Nagusiaren ratio ona, % 11koa baino handiagoa, sektoreko onenetakoa. Gainera, eskatzen den gutxieneko ratioa % 9koa da.
- Likidezia
Likideziari dagokionez, Entitateak oso posizio ona du. Azpimarratzekoa da, bereziki, emandako kredituen gaineko gordailuen datua % 88,7koa dela. Hori sektoreko batez bestekoa baino hobea da, 2013ko apirilean % 67,6koa baitzen.
- Berankortasuna
Lehen seihilekoan, Laboral Kutxak % 7,88ko berankortasun-ratioa zuen, finantza-sektoreko batez bestekoaren oso azpitik. Sektoreko batez bestekoa % 11,31koa zen maiatzean.
Lehen seihilekoaren bilakera:
- Kreditu-inbertsioa
Kreditu-inbertsioen bilakaera negatiboa izan da, familien nahiz enpresen ekonomiaren palanka-efektua desegiteko prozesu orokorraren ondorioz. Kreditu-inbertsioak urte artean % 5,8 jaitsi dira, eta sektoreko finantza-entitateen artean % 12,8 (2013ko maiatzera bitartean).
Kontsumorako finantzaketaren baitan, “Dispon” produktuen formalizazioek % 21 egin dute gora, eta mailegu pertsonalen kontratazio guztien % 60 osatzen dute. Finantzaketa-modalitate hori unean bertan kontratatzen da, automatikoki, zuzeneko hainbat kanalen bidez –mugikorra, kutxazainak, online banka, banka telefonikoa eta sukurtsalak–. Dagoeneko Laboral Kutxako 420.000 bezerok erabili dezakete berehalako finantzazio-eredua.
Ekintzaileei aholkularitza eta laguntza eman diegu, Gaztempresa Fundazioaren bitartez. Gure finantzaketarekin, 92 negozio berri eta zuzeneko 174 lanpostu berri sortu dira.
- Aurrezkia
Aurrezkiaren bilakaera oso positiboa izan da lehen seihilekoa ixtean. Aurrezkiaren hazkundea 410 milioi eurokoa baino handiagoa izan da, eta urte arteko hazkundea, berriz, % 2,5ekoa. MAX kontuaren saldoak nabarmentzen dira, 376 milioi euro hazi baitira.
- Emaitza-kontua
Entitateak jardueraren lehen seihilekoko emaitzak aurkeztu ditu. Interes-tasa txikiak izan dira nagusi, eta horrek presio handia sortu du ohiko negozioaren marjinetan. Hala eta guztiz ere, eutsi egin zaio integrazioaren negozio-planean aurreikusitako errentagarritasunari, eta, ondorioz, interes-marjina 191 milioi eurokoa da. Kopuru horri komisioen eta finantza-eragiketen ondoriozko sarrerak gehituta, epealdiko guztizko marjina gordina 249 milioi eurora iritsi da.
2012an zuzkiduretan egin zen ahaleginari esker, Entitateak presio txikiagoarekin egin diezaioke aurre 2013ko emaitza-kontuari, eta pertsonal-gastuei eta administrazio-gastuei eustearen ondorioz, ustiapen-emaitza 69,8 milioi eurokoa izan da.
Zerga ondorengo emaitza 56,4 milioi eurokoa izan da.
- Efizientzia eta gastuaren murrizketa
Integrazio prozesua ia amaiturik dago, eta eginiko efizientzia-hobekuntzei esker, planifikaturiko emaitzak lortzen ari gara. Ustiapen-gastuak 109,2 milioi eurokoak izan dira. Ondorioz, efizientzia-indizea (ustiapen-gastuek marjina gordinetik xurgatzen duten ehunekoa) % 43,9koa da.
Efizientzia alderdi kritikoa da, egungo agertokian eta etorkizunekoan lehiatzeko, eta Laboral Kutxaren nortasun-ezaugarrietako bat da.