2017-10-24T06:06:53+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Maierrek Maier Technology Centre teknologia-zentro berria inauguratu du

2011/05/01

Maierrek, automobilgintza eta etxetresna elektrikoen sektoreetarako osagaien eta azpimultzoen fabrikatzaileak, Ajangizgo Arabieta Industrialdean dagoen Maier Technology Centre bere teknologia-zentro berria inauguratu zuen joan den martxoaren 31n. Espazio berri horrek 5.600 mertro koadro ditu eta Maierreko 115 ikertzaile eta ingeniarirentzat izango da. Eraikinean aipatzekoa da horrek duen kristalezko aurrealdea, Maierren produktu izarra den auto-saretak irudikatzen dituzten xaflekin dekoratua dago.

Inaugurazio ofizialean izan ziren Maier Taldeko Zuzendari Nagusia, Juan Luis Irazábal; Maier S. Koop-eko Lehendakari Julen Madariaga; MONDRAGON Corporación-eko Lehendakari José Mª Aldecoa; Xabier Garmendia, Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko Industria sailburuordea, eta Bizkaiko Diputatu Nagusi José Luis Bilbao, beste hainbat pertsona ospetsuren artean. Instalazio berriak ikusi zituzten elkarrekin, oraingo hau 1995ean sortutako lehengo MTC teknologia-zentroaren 1.700 m2ko handitze-lana da.

Bisitaldia amaitu ondoren, Maier Taldeko Zuzendari Nagusiak, Juan Luis Irazábal, honakoa esan zuen: "MTC berriarekin Maier nazioarteko automobilgintzaren I+Gko erreferentzia-zentroa izatea nahi dugu, ideiak eta talentua katalizatzeko lekua, autoek irribarre egiten ikasten duten lekua. Gure teknologiak arima du, nortasuna, horregatik egiten dugu teknologia emozionala, pertsonek egindakoa eta pertsonentzat pentsatutakoa, modu batera edo bestera gure bizimodua hobetzeko".

Handitze-lan honetarako behar izan den 5,8 milioi euroko inbertsioan Bizkaiko Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Zientzia eta Berrikuntzako Ministerioaren laguntza izan dute. Handitze-lan honi esker, Maierrek 115 ikerlari eta ingeniari jarriko ditu lanean bere instalazio berrietan.

MTC berria

MTC berriak espazio funtzional berriak ditu, horien artean honakoak aipatu behar ditugu: Think Tanks gelak, garapenerako taldeek lanerako izango dituzten lekuak izango dira; entsegu kimikoetarako laborategi bat eta entsegu fisikoetarako beste bat; ikerkuntzan erabiltzen diren makinentzako pabilioi bat, quick meetingeko gela berriak eta produktua erakusteko gela bat, gela horretan bezeroak automobilgintzako osagaien akabera ikusi eta horien funtzionaltasuna probatu ahal izango du.

Eta horrez gain prototipaturako eremua, kromatuen ikerketarako beste bat eta instalatzeko eta pintatzeko gune bat, hemen injekzio-makinak izango ditugu laser teknologiaren bidez dekoratzeko.

Eraikinaren ezaugarri bereizgarrietako bat kristalezko aurrealdea da, Maierren produktu izarra diren auto-saretak irudikatzen dituzten kristalezko xaflekin dekoratua dago.

MTC, Ikerketa, Garapena eta Berrikuntza
Maier Technology Centre (MTC, S. Coop.)1995ean sortu zen Maier Taldean, plastikoen sektorean erreferente izateko helburuarekin. Gaur egun, automobilgintza sektoreko enpresentzat egiten du lan, nagusiki bere enpresa elkartuentzat.
Enpresaren gaitasun teknologikoa I+Gko departamentu batek, bulego tekniko batek, kalitateko departamentu batek eta garapen berrietan sartuta dagoen zuzendaritza batek osatzen duten egituran oinarritzen da. Enpresaren ikerketa-ildo nagusiak honakoak dira:

Material alternatiboak.

Produktu berriak.

Akabera berriak.

Instalazio berriak.

Maier S. Koop.

Maierrek osagaiak eta azpimultzoak egiten ditu automobilgintzarako eta etxetresna elektrikoetarako. Europan lider da autoen karrozeria kolorean pintatutako aurreko saretak, edergarri kromatuak, abatz-estalkiak eta gasolina-tapoiak garatzen eta egiten.  Automobilgintzako munduko lehenengo 9 autogileen artean sartua dago. Instalazioak ditu Espainian, Erresuma Batuan eta Txekian, joint venture Turkian eta ordezkaritzak Frantzian, Suedian, AEBn eta Japonian. 115 langile baino gehiago dituen bere zentro teknikoak laguntza eskaintzen die OEMei eta Hornitzaileei.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak