Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Whirlpoolek Copreci saritu du Kalitate Bikaineko Hornitzaile gisa
Whirpooleko Ipar Amerikako Hornitzaile Estrategikoen VP den Liz Doorsek sari emate ekitaldian aipatu zuen Coprecik produktu hau hobetzeko duen jarrera eta esfortzua giltzarri izan dela irabazlea erabakitzerako orduan. Coprecik bezeroarekiko duen konpromisoak eraginda lortu duen kalitate maila izugarria ere aipatu zuen.
Coprecik zazpi lantoki ditu banatuta mundu osoan
Copreciren ekipoko kideen ekarpen eta ezagutzatik abiatuta produktua birdiseinatu zen bere ezaugarriak hobetze asmoz. Indartuta irten den proiektua izan da, urte betean 0 PPM lortzera eta SAT deiak izugarri murriztera pasa baita. Horiek horrela, merkatu amerikarrean Whirpoolek duen hornitzaile onena bihurtu da Copreci.
Bezeroarekin lankidetzan buruturiko birdiseinatze lan sakonak bere fruituak eman ditu, eta bezeroak berak zituen espektatibak gainditzea ahalbidetu dio Copreciri.
Gaur egun, Coprecik zazpi planta produktibo ditu banatuta mundu osoan zehar, eta beraietatik eskaintzen die arreta bezeroei, mundu mailako etxetresna fabrikatzaile nagusi direnei.
