Irakurriena
- 1. 450 lagun bildu dira XIV. MONDRAGON Foroan, Bilbon
- 2. Loramendik ‘Made in Euskadi’ saria jaso du Euskal Enpresaren Gauean
- 3. MONDRAGONen X. Finantza Foroak 140 lagun bildu ditu Garaia Parke Teknologikoan
- 4. Felipe VI.ak MONDRAGON bisitatu du, haren eredua eta etorkizuneko erronkak bertatik bertara ezagutzeko
- 5. “Eroski lan egiteko leku aberasgarri egiten jarraitu behar dugu”
- 6. MONDRAGONek Mexikoko filialen arteko kooperazioa indartu du
ULMA Fundazioa liburu eta ipuinen bilketa egiten ari da, Hondurasera bidaltzeko
Apirilaren 30era arte abian da bilketa solidario berria. Oraingoan gaztelaniaz idatzitako liburuak eta Ipuinak jasotzea da helburua, Honduraseko eskoletara bidaltzeko.
ACOES GKErekin elkarlanean, umeen eta nagusien irakurzaletasuna sustatu nahi da ekimenaren bitartez, adin guztietan. Eskola libruruak jasoko dira, era guztietakoak: aldizkari zientifika eta teknikoak, literatura orokorrean, eleberriak, umeen Ipuinak, entziklopediak, hiztegiak…
Materiala biltzeko kutxa desberdinak jarriko dira kooperatiba guztietan eta maiatzean guztiak bildu ondoren edukiontzian irtengo dira Hondurasera.
Zalantzarik izanez gero, jarri gurekin harremanetan helbide honetara idatziz ulmafundazioa@ulma.com