Irakurriena
- 1. Eskuratu TERNUA produktu sorta
- 2. Abian da Mondragon City Challenge Nazioarteko Lehiaketaren laugarren edizioa
- 3. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 4. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 5. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 6. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
Udako ikastaroa: Kooperatiben erantzunak egungo gizartearen erronken aurrean
Ikastaroa 2024ko irailaren 6an izango da, 9:30etik 13:10era, Donostiako Miramar Jauregian.
Kooperatiben Kontseiluak, UIKen udako ikastaroen barruan, ‘Kooperatiben erantzunak egungo gizartearen erronkeen aurrean’ ikastaroa antolatu du. Ikastaro horren bidez, kooperatibek gaur egun gizartean gertatzen ari diren eraldaketen aurrean duten jarrera positiboa aztertu eta ikusarazi nahi da.
Erronka demografikoa, talentua erakartzea edo trantsizioan dagoen mundu honetan jarduera ekonomikoen etorkizuna izango dira eztabaidatu beharreko gaietako batzuk, adituen eta euskal kooperatibetako kideen eskutik. Zuzendaria Belén Balerdi izango da, Euskadiko Kooperatiben Kontseilu Nagusiko idazkari nagusia.
Egitaraua: ‘Kooperatiben erantzunak egungo gizartearen erronken aurrean’.
Izena eman: formulario honetan.