Irakurriena
- 1. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 2. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 3. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 4. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 5. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 6. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
TU Lankide urtekaria: 2015eko adierazgarriena
Ohikoa den bezala eta azken urteotan egin moduan, 2015eko TU Lankide urtekaria argitaratu da, urtean zehar izan diren lau aleak kontuan hartuta:
- Arizmendiarrieta 1915-2015
- MONDRAGON Innova
- RSC 2014
- Efecto GSR
Ale bakoitzaren laburpena egiteko orduan, egitura berdintsua mantendu da, beti ere bakoitzean aztertu den azaleko gaia ardatz hartuta. Horrela, zenbaki bakoitzean atal hauek jaso dira: azaleko gaian artikulu adierazgarrienak eta editoriala; Kooperatibetako Berrian non notizia aipagarrienak bildu diren; Elkarrizketa, hiru protagonistekin; eta Atalak bost atal bereiztuz.
Tulankide.com-en isla
Esan bezala, urtekaria lantzeko paperean argitaratu diren lau aleak hartu dira kontuan baina ezin da ahaztu eduki gehienak tulankide.com web atarian ere argitaratu direla, kasu askotan argazki galeriekin osatuta edota elkarrizketa-bideo batekin.