Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Tafalla Iron Foundry Koop. E.: etapa berria
Kooperatibaren kontrol osoa eskuratu du Tafalla Iron Foundry Kooperatiba Elkarteko lan-bazkideen kolektiboak. Orain arte, Fagor Ederlan Tafalla lan-elkartuko kooperatiba mistoa zen, kolaboratzaile eta akziodun gisa Fagor Ederlan eta Mondragon Inbertsioak zeudelarik. Aurrerantzean, Fagor Iron Foundry "oinarrizko" lan-elkartuko kooperatiba izango da, MONDRAGONen barne, CHP Automozioa dibisioaren barne.
Gaur egun 900 laguneko lan-taldea du Tafalla Iron Foundryk, eta horietatik %90 bazkideak dira
Kooperatibak argitaratutako prentsa oharrean jakitera eman denez, "bir-eraketak amaiera ematen dio kooperatibizazio prozesu mamitsu bati eta helburua da Tafalla Iron Foundry Kooperatiba Elkartea erreferente teknologiko bilakatzea nazioartean, eta bide batez negozio unitate berriak garatzea eta indartzea".

Automobilgintzan eta ibilgailu komertzial eta industrialen arloan, aplikazio ezberdinetan motoreen osagaiak ekoizteko fundizio espezializatua da Tafalla Iron Foundry, eta esportaziora bideratu du bere produkzioa. %84 Europara, %10 Ipar Amerikara, %3 Hego Amerikara eta %3 Asiara. Bezeroen artean daude, besteak beste, Deutz, Renault, John Deere eta Perkins.
Tafalla Iron Foundry, eta esportaziora bideratu du bere produkzioa. %84 Europara, %10 Ipar Amerikara, %3 Hego Amerikara eta %3 Asiara
Gaur egun 900 laguneko lan-taldea du Tafalla Iron Foundryk, eta horietatik %90 bazkideak dira. Hala, kooperatiba garapen eta lurralde kohesioaren ikuspegitik oso garrantzitsua da Nafarroan. Izan ere, Tafalla eta Olite herrietako enplegu industrialaren %50 hark sortzen du.