Irakurriena
- 1. Arizmendiarrietaren jaiotzaren urteurrena
- 2. Ikerlanek elektronika aurreratuko laborategi aitzindaria inauguratu du Arrasaten
- 3. MONDRAGONek Remolonasen inbertitu du
- 4. Laboral Kutxa, Estatuko bost banku onenen artean
- 5. Maria Jose Rodriguezek Lagun Aro Aseguruen zuzendaritza nagusiaren ardura hartu du
- 6. LagunAroren Batzar Nagusia: 2025 ekitaldi bikaina; 2026 zalantzati hasi da testuinguru ekonomikoan
Soraluce Summit 2026: berrikuntzaren nazioarteko erakusleihoa
Ekimenak enpresaren instalazioak benetako erakusleiho industrial bihurtu ditu, eta bertaratutakoek martxan dauden 25 makina, zuzeneko mekanizazioaren zazpi erakustaldi eta sei arlo teknologiko bisitatzeko aukera izan dute. Estatu Batuetatik, Alemaniatik eta Frantziatik etorritako bisitariek industria aplikazio errealak ikusteko aukera izan dute, ekoizpen-ingurunean bertan.
Soraluceko zuzendaria den Rafa Idigorasek erakustaldiaren balioa nabarmendu du: “Guretzat aukera oso ona da guk garatzen ditugun teknologia, soluzio eta produktuak gure bezeroei erakusteko. Gainera, enfoke komertzialaz gain, hornitzaileak, hezkuntza-zentroak eta instituzioak ere badira gure fokua”.
“Guretzat aukera oso ona da guk garatzen ditugun teknologia, soluzio eta produktuak gure bezeroei erakusteko. Gainera, enfoke komertzialaz gain, hornitzaileak, hezkuntza-zentroak eta instituzioak ere badira gure fokua”
HGP fresadora Gantry makina berria, edizio honetako mugarri nagusia
Aurtengo edizioko berrikuntza nagusietako bat HGP goiko langetadun Gantry fresatzedora berriaren mundu mailako aurkezpena izan da, Dynamic Line familiakoa. Makina hau bereziki sektore aeroespazialerako eta moldeetarako diseinatu da, abiadura eta zehaztasun handiko mekanizazio-lanetarako.
Errendimendu handiko prestazioak eskaintzen ditu: 60 m/min-rainoko desplazamendu abiadura, 4 m/s²-rainoko azelerazioa eta 12.000 eta 30.000 rpm arteko elektroardatzez hornitutako 5 ardatzeko buru berria. Ezaugarri horiei esker, erdiakabera eta akaberako lanetan eraginkortasun handia lortzen du.
Idigorasek azaldu duenez, “HGP makina dinamika eta abiadura handiko makina oso potentea da, batez ere sektore aeroespazialera eta molde sektoreetara orientatua”.

Automatizazioa eta digitalizazioa ardatz
Automatizazioa izan da aurtengo Summitaren beste ardatz nagusietako bat. Bertan aurkeztu diren soluzioek mekanizazio autonomoa eta gainbegiratzerik gabeko ekoizpena ahalbidetzen dute, produktibitatea eta prozesuen fidagarritasuna handituz.
Digitalizazioari dagokionez, Soralucek monitorizazio, ekoizpen eta mantentze lanetarako soluzioak erakutsi ditu, makinen datuak informazio baliagarri bihurtuz. Horri esker, erabakiak denbora errealean hartu eta mantentze prediktiboa errazten da.
Hazkundea eta etorkizuneko aurreikuspenak
Edizio honek harrera oso positiboa izan du sektorearen aldetik. “Oso feedback ona jasotzen ari gara bezeroen, hornitzaileen eta sare komertzialaren aldetik, eta harrituta daude azken urteetako eboluzioarekin”, adierazi du Idigorasek.
Gainera, enpresak etorkizunari baikor begiratzen dio: “Aurreko urtean eskaeretan errekorra lortu genuen, eta 2026an fakturazio errekorra egitea aurreikusten dugu”. Hala ere, nazioarteko testuinguruak zenbait erabakiren atzerapena eragiten ari dela aitortu du.
“Aurreko urtean eskaeretan errekorra lortu genuen, eta 2026an fakturazio errekorra egitea aurreikusten dugu”
Talentuarekiko eta ingurunearekiko konpromisoa
Soraluce Summit ez dago soilik sektoreko enpresei bideratuta; ikasle, erakunde eta bestelako eragileak ere ongi etorriak dira. Mondragon Unibertsitateko eta Nafarroako Unibertsitateko Ingeniaritza Eskolako (Tecnun) ikasleek, besteak beste, fabrikazio aurreratuaren ingurune erreal bat ezagutzeko aukera izan dute egunotan.

