Centro tecnológico especializado en: • Tecnologías de unión. • Fabricación Aditiva de Metales. • Inspección y Ensayos no Destructivos (END). • Fabricación Inteligente e Industry 4.0.
Irakurriena
- 1. “Eroski lan egiteko leku aberasgarri egiten jarraitu behar dugu”
- 2. MONDRAGONek Mexikoko filialen arteko kooperazioa indartu du
- 3. Elkartasuna nagusi Mundukideren lasterketan
- 4. Jokin Umerez izendatu dute Eneako zuzendari nagusi
- 5. Bazen behin Behobia Donostian
- 6. Pello Rodriguezek "enpresa egiteko beste modu bat" aldarrikatu du BANG à BIG 2026 ekitaldian
Shaking HUBen hurrengo ‘zuzenekoan' izena emateko epea zabalik
Zuzeneko honek, MADISON – Manufaktura Gehigarria, Digitalizazioa eta Jasangarritasuna proiektua nabarmentzen du. Proiektu hau AIDIMME, CEIT, LORTEK eta CATEC ikerketa-zentroek osatzen dute.
Proiektu honek hauts metalikoen fabrikazioa eta karakterizazioa, material berrien garapena, prozesuen hobekuntza eta eskala industrialean ezartzeko saiakuntza-metodologien baliozkotzea du helburu. Gainera, proiektuak jasangarritasuna eta digitalizazioa azpimarratzen ditu sektorearen ardatz eraldatzaile gisa.
Fabrikazio Gehigarriaren etorkizuna ezagutzeko eta industria jasangarrian duen eginkizuna ulertzeko funtsezko ekitaldia izango da. Izen emateak zabalik hemen.
Zeintzuk izango dira hitzaldiak?
Zuzenekoa Marta Muñiz Mangas-ren hitzaldiarekin hasiko da, LORTEK-eko Fabrikazio Gehigarriko Teknologien Taldeko ikertzailea dena. Martak, LORTEK-en garatutako Fabrikazio Gehigarriko teknologiak aurkeztuko ditu, metalezko osagaien konponketari aplikatutako prozesu aurreratuak eta modelo termomekanikoak barne.
Bigarren hitzaldia, Luis Portolés Griñán-ek, AIDIMME-ko Teknologia eta Prozesuen arloko arduradunak, eta José Ramón Blasco Puchades-ek, AIDIMME-ko Fabrikazio Prozesu Berrien arduradunak, osatuko dute. Biek MADISON proiektuaren egitura eta helburuak aurkeztuko dituzte, material berrien garapena, prozesuen hobekuntza eta Fabrikazio Gehigarriaren jasangarritasunaren ikuspegia nabarmenduz.
Ondoren, Antonio Periñánekin hitz egingo dugu, CATEC-eko Fabrikazio Gehigarriko Unitateko Arduradunarekin. Antoniok, Fabrikazio Gehigarriko material, prozesu eta digitalizazioko azken berrikuntzak jorratuko ditu.
Azkenik, Iñigo Iturrizarekin hitz egingo dugu, CEIT-eko ikertzaile nagusi seniorrarekin. Fabrikazio Gehigarriko bikaintasunari buruz CEIT-ek duen ikuspegia partekatuko du, materialen eta prozesuen garapenean lan kooperatiboak duen garrantzia azpimarratuz.