Seguros Lagun Arok EthSI ziurtagiri etikoa eskuratu du

Seguros Lagun Arok EthSI ziurtagiri etikoa lortu du autoaren, etxearen, bizitzaren eta istripuen adarretan. Produktuei emandako ziurtagiri hori aseguru-entitateak 2018an lortutako ziurtagiri orokorrari gehitzen zaio.
Card image cap
2023/04/26

EthSIk inbertsioen kudeaketa etikoa, gardentasuna eta gizarte-erantzukizuna balioesten ditu, gizarte- eta ingurumen-jasangarritasuna sustatzearen bidez, bi helbururekin: batetik, jardunbide etikoa eta solidarioa bultzatzea aseguruen sektorean eta, bestetik, herritarrei beren balioen arabera lan egiten duen mutualitatea, aseguru etxea edo artekaritza aukeratzen laguntzea.

EthSI ziurtagiriak aseguru-jardunbidearen eta barne-kudeaketaren bidez eragin sozial positiboa izan nahi duen aseguruen sektorean dihardu. Ziurtagirian erregistratzen diren erakundeek onartu egin behar dute mutualitatearen, ekitatearen eta gardentasunaren printzipioetan oinarritutako aseguru etikoak sustatzeko erronka.

Seguros Lagun Aroko zuzendari Pablo Mongelosen hitzetan, «Ziurtagiri hau oso garrantzitsua da guretzat. LABORAL Kutxa taldearen parte garen aldetik, uste dugu badela beste modu bat, eta, horregatik, egiten ditugun gauza guztietan islatu nahi dugu ziurtagiria".

EthSIren ebaluazio-batzorde independentea arduratzen da jardunbide etikoak ziurtatzeaz, Finantza Etikoen Behatokiaren metodologiaren eta ebaluazio-irizpideen arabera. Batzordeak, balorazioa egiteko, entitateak emandako datuak eta Behatokiko talde teknikoak egindako txostena hartzen du oinarri. Halaber, hobetu beharreko alderdiei buruzko gomendioak proposatu eta ziurtagiriari eusteko berariazko eskakizunak egiten ditu ebaluazio-batzordeak. Seguros Lagun Aroko zuzendari Pablo Mongelosen hitzetan, «Ziurtagiri hau oso garrantzitsua da guretzat. LABORAL Kutxa taldearen parte garen aldetik, uste dugu badela beste modu bat, eta, horregatik, egiten ditugun gauza guztietan islatu nahi dugu ziurtagiria. Gizartearekiko arduratsuak izan nahi dugu, eta ziurtagiria gure kudeaketa osora eraman».

Hauek dira EthSI ziurtagiria lortzeko baloratzen diren esparru nagusiak:

• komunitatearekiko eta lurraldearekiko erantzukizuna
• erantzukizun ekonomikoa
• ekitatea / gardentasuna
• ingurumenarekiko erantzukizuna
• lan-erantzukizuna
• sozietate-egitura, gobernantza eta funtzionamendu demokratikoa
• etika-batzordea
• banka etikoaren erabiltzailea
• inbertsio etikoa

Gardentasuna eta gizarte-ekintza

Polizetako baldintza orokorren eta bezeroei ulertzea errazten dieten bestelako materialen gardentasunak bereizten du Seguros Lagun Aro. Orobat, konpainiak lankidetza-esparru egonkorra sustatzen du irabazi-asmorik gabeko hainbat elkarterekin. Bizitza- eta istripu-aseguruen esparruan, Seguros Lagun Aro Minbiziaren Aurkako Elkartearekin (ACCrekin) ari da lankidetzan. Alde batetik, elkarteak ikerketarako, prebentziorako eta kaltetutako familiei laguntzeko martxan jartzen dituen ekimenak babesten ditu, eta ezagutzera eman, eta, bestetik, ACCrekin elkarlanean prebentzio-programa bat sortu du barnerako, langileen artean ohitura onak sustatzeko. Gainera, zuzeneko salmentako poliza berri bat kontratatzen duen bezero bakoitzak donazio bat egiten dio elkarteari.

Etxe-aseguruen arloan, lehiarako abantaila bat ezarri da: aseguruan % 10eko deskontu gehigarria egingo zaie urteko diru-sarrera txikiak dituzten adinekoei. Eta, auto-aseguruei dagokienez, Stop Violencia Vial elkartearekin du lankidetza- hitzarmena Seguros Lagun Arok. Zirkulazio-istripuak gutxitzea du xede elkarte horrek, eta familiei laguntza ematea, aholkularitzaren eta arretaren bidez. Gainera, bizikidetza-, errespetu-, tolerantzia- eta erantzukizun-balioak sustatzen ditu, mugikortasun seguru, jasangarri, osasungarri eta integratzailea lortze aldera. Bezeroek poliza berria kontratatzen dutenean, dohaintza bat egiten diote Stop Violencia Vial elkarteari, konpainiaren bitartez.

Banketxea

Aseguru konpainia