Ezagutza eta teknologia transferentzian espezializatutako Zentro Teknologikoa, osasuna, elikadura eta garraio jasangarria arloetan.
Irakurriena
- 1. C'Mon Guys, BKI BOX eta NCLIC Shakespeare txapeldun FLL Euskadi-MONDRAGONen
- 2. Laboral Kutxak 305 milioi euroko irabazi garbia lortu du 2025ean
- 3. Mondragon Assemblyk ATP erosi du, packaging sektorean hazteko
- 4. Orbik Cybersecurity, Pedro Sanchezekin batera joan da Indiara, AI Impact Summit 2026era
- 5. MONDRAGONen Berdintasun Jardunaldiak aldaketa kulturala sustatuko duten lidergoak lantzeko deia egin du
- 6. MONDRAGON Hospitalityra batu da Orkli
Saretzen, nekazaritzako elikagaien euskal sektorea eraldatzeko lankidetza sarea
Saretzen berrikuntza proiektua sustatu eta dinamizatu du Leartiker zentro teknologikoak. Landa ekoizle txikiei tresna eta ezagutza berriak ematea du helburu, ekoizleek beren produktuak hobeto dibertsifikatu eta merkaturatu ahal izateko eta, horrela, beraien jardueretan eta lan egiten duten inguruneen garapen jasangarrian laguntzeko.
Izan ere, ekoizle horiek erronka garrantzitsuei egin behar diete aurre, hala nola, etengabe eboluzionatzen ari den merkatu batera egokitzeko beharrari, baliabide tekniko eta komertzialak gutxi izateari eta beren prozesuetan berritzeko ezagutza espezifikorik ez izateari. Azterketa sektorialek agerian utzi dute prestakuntzan, lankidetzan eta berrikuntzan laguntza eskaintzeko beharra dutela, negozio ereduak indartzeko eta lehiakortasuna hobetzeko.
Proiektuaren foku nagusietako bat eraldaketa zentroak dituzten landa ekoizleen arteko sare bat sortzea da, dituzten beharrizan amankomunen identifikaziotik hasita. Horregatik, proiektuaren lehen ekintza gisa, galdetegi bat prestatu du Leartikerrek landa eremuan kokatuta dauden, ekoizpen bolumen txikia duten eta produktuak salmenta zirkuitu laburren bidez merkaturatzen dituzten elikagaien ekoizleen beharrak identifikatzeko.
Lortutako emaitzetatik abiatuta, ekoizleen testuingurura egokitutako lan dinamikak garatuko dira, prozesuak eta produktuak dibertsifikatzeko zein merkaturatzeko estrategiak hobetzera bideratuta. Gainera, landa eremuan erreferentziazkoak izan daitezkeen ekoizleen ekoizpen prozesuei, produktuen garapenei eta merkataritza ekintzei buruzko esperientziak trukatzea sustatuko da, ikaskuntza baliagarriak eta erreplikagarriak sortzeko.