Irakurriena
- 1. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 2. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 3. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 4. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 5. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 6. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
- 7. Cocoon bioteknologikoak lantoki berria inauguratu du proteina birkonbinatuak ekoizteko
- 8. Izan zirelako gara, eta garelako izango dira
- 9. Abian da 2024-2025 ikasturtea Mondragon Unibertsitatean
- 10. Lortek zentro teknologikoko zuzendaritzatik Eusko Jaurlaritzara
PortaLibre, ERREKAren soluzio berria atarietako sarbide automatikoen arloan
Erreka Accessek PortaLibre aurkeztu du, atariak automatikoki, kontakturik gabe eta kudeaketa pertsonalizatuaren bidez irekitzeko proposamen berritzailea. Ezinbesteko osagarria da mugikortasun urriko pertsonentzat, bai eta sartzeko erraztasuna eta higiene-neurriak baloratzen dituzten edo kontaktu fisikoa saihesten duten bizilagunentzat.
Sistema automatikoak sarbidea kudeatzeko hainbat osagarri ditu, Errekak diseinatu eta ekoitzitakoak.
Horien artean, Premis operadore elektromekanikoa nabarmentzen da; ate jotzaileetarako operadore automatikoa. Gainera, PortaLibre sistemak ateak Bluetooth kontrol bidez irekitzeko aukera ematen du, instalazioaren arduradunak aldez aurretik baimenduta. Azpimarratu nahi dugu, halaber, hurbiltasun-tag delakoa, txartela edo giltzatakoa, erabiltzaileei kontaktu fisikoa saihestuz atarira sartu eta bertatik irteteko aukera ematen dieten gailuak.
Konfiantzazko sarbidea
Irtenbide egokituen alde lan egiten du Errekak, segurtasunetik abiatuta; zentzu horretan, PortaLibre sistemaren ezaugarriak nabarmentzen ditu, konfiantzazko sistema gisa, oinezkoentzako ate automatikoetarako segurtasun-arau guztiak betetzen baititu.
Laburbilduz, Errekak PortaLibre aurkeztu du, honako balioak nabarmendurik:
-Sarbidea, sarrera eta irteera automatikoa.
-Higienea, kontaktu fisikoa saihesteko neurriak.
-Erosotasuna, mugikortasun urriko pertsonei egokitutako sistema.
-Hurbiltasuna, diseinu eta fabrikazio nazionalarekin.
-Malgutasuna, instalatzeko erraza den eta guztiz bateragarria den sistema.
-Fidagarritasuna eta konfiantza, sistema errentagarri eta iraunkorra.
ERREKAri buruz
Kooperatibismoaren esperientziatik eta ezagutzatik abiatuta ekingo dio Errekak etorkizunari, eta merkatuaren beharrei eta aukerei adi erantzungo die. Dibertsifikatzeko eta berritzeko duen gaitasunari esker, Errekak produktu eta zerbitzu eskaintza berezia batzen ditu hiru negozio-lerroetan: Erreka Fastening Solutions, eolikorako eta eraikuntzarako eskakizun handiko beroko forjaketa-torlojuak; Erreka Plastics, automoziorako plastikoa injektatzeko pieza teknikoak; eta Erreka Access, oinezkoentzako ate automatikoen eta ibilgailuen sarbide automatikoen fabrikazioa eta instalazioa.
Errekak 400 langile inguru ditu. Talde erdia Antzuolako egoitza nagusian eta Bergaran kokaturik dago, eta gainerako langileak Estatuan eta zazpi herrialdetan banaturiko ekoizpen-instalazioetan eta merkataritza-ordezkaritzetan dihardute. Azken urteotan, kooperatibak etengabeko erritmoan sortu du enplegua. Errekaren erronka da, bide berean hazten jarraitzea, 4.0 industrian kualifikaturiko eta gaitasun handiko pertsonekin.
Erreka Mondragon Korporazioko kide da, Europako enpresa-talde garrantzitsuenetako bat. Talde kooperatiboak 60 urte baino gehiagoko esperientzia du eta merkatu globalean lehiatzen da, balio kooperatiboetan oinarritutako eredu propioarekin. 81.000 pertsona baino gehiago ditu eta 150 herrialdetan du presentzia. Finantzen, industriaren, banaketaren eta ezagutzaren alorretan sailkatzen dira kooperatibak.