Irakurriena
- 1. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
- 2. Etorki eta Lana kooperatibek Europa hegoaldeko zerrategirik eraginkorrena inauguratu dute
- 3. Abian da Harrobia: Mondragon Unibertsitateko ikasleek dagoeneko izena eman dezakete proiektuetan
- 4. MONDRAGONeko Lanbide Heziketa: talentua barneko kooperatibetan geratzen da
- 5. “Kooperatibara HURBILTZEN” formazioa eskainiko du estreinakoz LANKI Ikertegiak
- 6. Ategiren I. Energia Foroa: Trantsizio energetikoa, lehiakortasun industrialaren erdigunean
Podcast berria Joseba Barandiaran ekonomialariarekin
Joseba Barandiaran ekonomialaria da, Laboral Kutxako Finantza Arloko Plangintza Departamentuko zuzendariaa eta Ekonomistak Ekonomialarien Elkargoko presidenteordea.
Entzun podcast: Joseba Barandiaran
Ekonomia kontuei begira jarri gara iraileko Tulankide Podcastean. Udazken iluna datorkigula entzuten ari gara, prezioak izugarri igoko direla, argindarra eta gasa gutxituko direla… Iluntasun horretan argi izpitxo bat eman digu Barandiaranek.
Orain bizi dugun krisi hau lehendik datorrela argi du Barandiaranek, aldaketa klimatikoak dakartzan eraginak pandemiak eta Ukrainako gerrak nabarmendu dituztela. Erregai fosilen “oso menpeko” ekonomia bat dugula azpimarratu du eta trantsizio ekologikoan pausoak eman beharko direla.
Trantsizio horretan, mugikortasunaren eraldaketan, aukerak ikusten ditu euskal enpresentzat.