Irakurriena
- 1. Berdintasuna, MONDRAGONeko kooperatiben izatean
- 2. C'Mon Guys, BKI BOX eta NCLIC Shakespeare txapeldun FLL Euskadi-MONDRAGONen
- 3. Laboral Kutxak 305 milioi euroko irabazi garbia lortu du 2025ean
- 4. Mondragon Assemblyk ATP erosi du, packaging sektorean hazteko
- 5. Orbik Cybersecurity, Pedro Sanchezekin batera joan da Indiara, AI Impact Summit 2026era
- 6. MONDRAGONen Berdintasun Jardunaldiak aldaketa kulturala sustatuko duten lidergoak lantzeko deia egin du
“Mugikortasunaren eraldaketan aukera dago euskal enpresentzat”
Joseba Barandiaran ekonomialaria da, Laboral Kutxako Finantza Arloko Plangintza Departamentuko zuzendariaa eta Ekonomistak Ekonomialarien Elkargoko presidenteordea.
Ekonomia kontuei begira jarri gara iraileko Tulankide Podcastean. Udazken iluna datorkigula entzuten ari gara, prezioak izugarri igoko direla, argindarra eta gasa gutxituko direla… Iluntasun horretan argi izpitxo bat eman digu Barandiaranek.
Orain bizi dugun krisi hau lehendik datorrela argi du Barandiaranek, aldaketa klimatikoak dakartzan eraginak pandemiak eta Ukrainako gerrak nabarmendu dituztela.
Erregai fosilen “oso menpeko” ekonomia bat dugula azpimarratu du eta trantsizio ekologikoan pausoak eman beharko direla.
Trantsizio horretan, mugikortasunaren eraldaketan, aukerak ikusten ditu euskal enpresentzat.