Irakurriena
- 1. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 2. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 3. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 4. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 5. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 6. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
Petronorrek LKS Ingenieriari bi urtetarako zerbitzuak esleitu dizkio
REPSOL multinazionalaren barne dagoen PETRONOR findegiak, LKS-ri esleitu dizkio datozen bi urtetarako bere ingeniaritza zerbitzuetariko batzuk. Ingeniaritzako zerbitzu integral bat da, findegiak behar dituen diziplina guztietako proiektuen garapena barne hartzen duten inbertsio txikien lagungarri: exekuziorako beharrezkoak diren baliabideen estimazioak, planifikazioak, aurrekontu eta balorazioak, taldeen antolakuntza, erosketa eta kontratazioetarako laguntza, dagozkien administrazioen aurrean proiektuen kudeaketa, legalizazioak, bisatuak, asistentziak eta denetariko aholkularitzak, …. etab.
Kontratu honen esleipenak LKS barruan bere lehen pausuak orain dela 2 urte eskas ematen hasi zen prozesu taldea handitu eta errotzea dakar. Horrela, LKSk industri ingeniaritza talde oso bat osatzen du, tresneria, taldeak, hoditeria, euskarri, etab barne. Bezeroak bi ingeniaritzekin sinatutako akordioa da, obra zibilean, taldeetan, instalazioetan, jariakinetan eta hoditerian zerbitzua emateko, ingeniari, proiektugile eta delineatzaileak barne. Behin bezeroaren barne araudietan taldea osatuta, batez ere bere segurtasun araudi zorrotzean, LKS sortzen diren proiektu ezberdinei aurre egiteko moduan egongo da.