Irakurriena
- 1. Pello Rodriguezek "enpresa egiteko beste modu bat" aldarrikatu du BANG à BIG 2026 ekitaldian
- 2. "Elektrifikazioak, kostuen gaineko presioak eta jasangarritasunak berrasmatzera behartzen gaituzte"
- 3. Eskuratu TERNUA produktu sorta
- 4. Abian da Mondragon City Challenge Nazioarteko Lehiaketaren laugarren edizioa
- 5. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 6. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
PBL jardunaldia zuzenean jarraitzeko aukera
Mondragon Unibertsitatea PBL ikaskuntza-metodologian (Proiektuetan Oinarrituriko Ikaskuntzan) oinarrituriko jardunaldia egiten ari da gaur, martxoaren 9an, 9:00etatik 17:30era.
MU telebista zuzenean emititzen ari da jardunaldia. Jardunaldian ikusgai jarriko dituzte 32 proiektu onenak, eta horien artean benetako proiekturik onena hautatuko dute. Guztira 446 proiektu egin dituzte graduko eta masterreko 1.184ikaslek. 11:00etan aukeratuko dute 2017ko PBL proiekturik onena, atartean.
Jardunaldian zehar hitzaldiak ere badira. Adibidez, “Autosuperazioa”, Aitor Francesenaren eskutik. “Gallo” esaten diote, eta surfaren irakaskuntzan aitzindarietako bat izan da Espainian. “Sorkuntza” hartuko dute hizpide Aintzane Encinasek eta Zuriñe Hidalgok. Encinas Realeko aurrelaria da eta “Latidos de futbolista” liburuaren egilea. Hidalgo, berriz, Betizu musika-taldeko kide izan zen eta gaur egun Hesian taldeko abeslaria da. Eta Telmo Trenado youtuber eta mago zumaiarra Teknologia Berriei buruz arituko da. Trenadok magia-kanala du, munduko garrantzitsuenetakoa izatera iritsi dena.