Irakurriena
- 1. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 2. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 3. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 4. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 5. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 6. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
Parte hartu mendirako Columbus produktu sortaren zozketan
Ekainean argitaratu da paperezko TU Lankideren azken zenbakia. Sasoi berri honetako TU Lankidek hainbat berrikuntza ditu: atal berriak, erreportajeak, elkarrizketak, entretenimendua, iritzi artikuluak… eta formato berritua. Guztia aldizkaria erakargarriagoa eta irakurterrezagoa egiteko asmoz.
Berrikuntzen artean, “denpora-pasak” atala ere nabarmentzen da, eta bertan hainbat erronka-jolas aurkituko dituzue. Asmatzen dutenen artean zozketa egingo da, mendirako produktu sorta, Columbus-i esker. Erronkan parte-hartzea oso erraza izango da, paperezko aldizkariaren denbora-pasak ataleko QR kodea eskaneatu eta galdetegia bete.
2023ko uztailaren 24an egingo da zozketa, eta TU Lankide jarriko da harremanetan irabazlearekin.
Mendirako Columbus produktu sorta:
- Atna 35 motxila
https://columbus-outdoor.com/mochilas/mochilas-para-senderismo-trekking/mochila-atna-35.html - Karbonozko trc100 makila tolesgarriak
https://columbus-outdoor.com/accesorios/bastones/trc100-set-de-bastones-plegables-de-carbono.html - Aqua 500 botila
https://columbus-outdoor.com/accesorios/hidratacion/aqua-500-botella.html
Zozketarako izen-ematea itxita dago.
Irabazlea Ibai Iregi izan da. Zorionak!