Irakurriena
- 1. LagunAroren Batzar Nagusia: 2025 ekitaldi bikaina; 2026 zalantzati hasi da testuinguru ekonomikoan
- 2. 24. Korrika MONDRAGONen
- 3. Bost hamarkada hezkuntzaren abangoardian
- 4. Enpresen lehiakortasun globalean Txinak duen eragina, MONDRAGONen Pertsonen Kudeaketarako XVI. Foroaren ardatza
- 5. BATZek WEC enpresa aeroespazialaren %60a erostea onartu du Ezohiko Batzarrean
- 6. Ategi, 2026ko Gipuzkoako Zerbitzu Enpresa gisa aitortua
Ospakizun eguna Gasteizko Loramendi kooperatiba industrialean
Aintzindaria da Loramendi nazioartekotze prozesuan. Izan ere, igaro dira 30 urte bulegoak ireki zituztenetik Alemanian eta Txinan. Gaur egun, Loramendik Gasteizen dauka lantegi nagusia eta sare komertziala kontinente guztietara hedatu du. Hain justu ere, gaur gaurkoz, produkzioaren %95 mundu mailan saltzen du.
Gaur gaurkoz, produkzioaren %95 mundu mailan saltzen du
Gasteizen 160 langile ditu kooperatibak eta gasteiztik kanpo beste 60, mundu guztian banatuta. Era berean, esan daiteke gaur egun zeharkako eragina ere baduela Euskadiko hiriburuko 500 bat familiengan.
45.urteurreneko ekitaldia
Goizeko 10etan ekin ziren 45.urteurrenaren ospakizun ekintzak. Hain justu ere, ordu horretan abiatu ziren bisita gidatuak. Ondoren, bertaratutakoek aukera izan zuten produkzio linea ezberdinak ezagutzeko, bereziki Loramendik Indiara, Frantzaiara eta Alemaniara saldu dituen hainbat linea bertatik bertara ikusteko aukera izan zen.
Ikus-entzunezkoen aretoan ere produktu eta proiektu ikusgarrienen emanaldia izan zen eta senide zein lagunek Loramendiren showroom-a bisitatzeko aukera ere izan zuten.
Fundiziorako proiektu automatizatuak eskaintzen ditu Loramendik, Estatuan abangoardia teknologikoan dauden produktuak, eta ate irekiak aprobetxatu zituzten produktu eta zerbitzu horiek erakusteko.
Erakustaldiaren ondoren, kooperatibako gerente de Joseba Goitiak hartu zuen hitza eta ondoren Alberto Miguel presidenteak. Haien hitzaldien ondoren, ohorezko aurreskua dantzatu zuen dantzari batek bazkide sortzaileen omenez. Ekitaldiaren amaieran, Agustin Arana Loramendi S.A.ko sortzaileak ere aitortza jaso zuen eta magia ikuskizuna izan zen etxeko txikienentzat.
Jardunaldiko argazki guztiak hemen.

