Irakurriena
- 1. Ikasleen talentua sustatzeko gida
- 2. “Facebook eta Twitter gurasoek erabiltzen dituztenez, gazteek nahiago dute Instagram edo Tik-tok”
- 3. KIDEk Berriatuan elkartuko ditu bere produkzio lantoki guztiak 2022 urterako
- 4. “Goiko” hil da, Korporazioko lehendakariorde ohia
- 5. Nola egin aurre krisialdi bati kooperatibismotik?
- 6. Mondragon Goi Eskolak diruz lagundutako 70 ikastaro baino gehiago emango ditu profesionalak prestatzeko
- 7. LABORAL Kutxak 87 milioi euroko irabaziak lortu ditu 2020an, eta kaudimen-lidergoa indartu du
- 8. Euspot lehiaketak “Nekazaritzatik bizi nahi dugu!” izango du hizpide
- 9. IKERLANek “garun” pertsonalizatu bat diseinatu du Pasaban Taldeko makinetarako
- 10. Energia berriztagarria sortzeko kooperatibak sustatuko dituzte KREANek eta Energiaren Euskal Erakundeak
Oronak % 15,63 handitu du bere ustiapen-irabazi gordina, 111 milioi euroraino

Mugikortasun-soluzioetan espezializatutako Orona konpainiak (Hernanin du egoitza) Bazkideen Urteko Batzarra egin du gaur, Orona Ideo egoitzan, eta 2015eko ekitaldiko urteko kontuak onartu ditu.
Kooperatibak 111 milioi euroko ustiapen-irabazi gordinarekin itxi du urtea; hau da, % 15,63ko hazkundea izan du, aurreko ekitaldiarekin alderatuta. Salmentak ere hobetu egin dira 2015ean: 611 milioi euroko diru-sarrerak izan dira; aurreko urteko zenbatekoarekin alderatuta (578 milioi euro), % 5,71ko hazkundea izan da.
Aldi berean, enplegu-zifrak hauek izan dira: 4.498 langile, 2014an baino 165 profesional gehiago. Bestalde, inbertsio-zifra 37 milioi euro izan da. Oronak konpromiso irmoa du berrikuntzarekin, eta bere salmenten % 2 eman du 2015ean berrikuntzarako.
Oronako zuzendari nagusi Xabier Mutuberriak hau esan du bere hitzaldian: “Orona indartu egin da krisi globalaren garai honen ostean: emaitza onak izan ditu, eta enplegua sortzen ari da. Multinazionalekin lehiatzeko eta gure proiektua Europar Batasunean finkatzeko, ezinbestekoa izango da Orona osatzen dugun guztion eta inguruan dugun gizartearen laguntza. Halaber, lanean dihardugu gure proiektua erakargarria izateko gure inguruko talentudunentzat eta gazteentzat. Betiere, esperientzia kooperatiboan oinarrituta, parte hartzeko eta aberastasuna banatzeko eredu bati jarraituz, hala gure gizartearekiko dugun konpromisoa indartzen baita”.