Orbik jaio da, industria arloari zibersegurtasun zerbitzuak eskaintzeko Ikerlanek sortutako enpresa

Enpresa berra zibersegurtasunaren munduko top 10en dago, eta bere produktuak ziberseguruak direla ziurtatzen duen kanpo-zigilua eskainiko dio industriari, 2025ean nahitaez bete beharko diren nazioarteko arauen arabera.
Card image cap
Ion Etxeberria, Ikerlaneko zuzendari nagusia eta Salva Trujillo, sortu berri duten enpresaren zuzendari nagusia, gaurko aurkezpenean.
2023/03/14

2024an, mundu osoan, 22.300 milioi IoT gailu egongo direla aurreikusten da. Ziberdelinkuentziaren hazkunde esponentzialerako eszenatoki ezin hobea da, baina zibersegurtasunaren negozioa garatzeko eta kalitatezko enplegu teknologikoa sortzeko aukera paregabea ere bada, industria zibererasoetatik babestuz. Produktu elektronikoak kritikoak dira energiaren, garraioaren edo industriaren sektoreetan, non pertsonen eta ondasunen segurtasuna eta babesa aparatu horien funtzionamendu egokiaren mende baitago, eta funtzionamendu okerrak ondorio oso larriak izan baititzake. Horregatik, oso garrantzitsua da produktu elektroniko horiek zibersegurtasun-irizpideen arabera diseinatzeaz gain, aldizka beren bizi-ziklo osoan eguneratzea, zibererasoen aurrean sendoak eta seguruak izan daitezen.

Zibersegutasunak 1000 milioi euroko negozioa mugitzen du mundu osoan, 300 milioi Europan eta 15 milioi Espainian (globalaren % 12)

Horretarako, zibersegurtasuneko araudi batzuk garatzen ari dira nazioartean, produktu elektronikoek beren aplikazio-sektorearen arabera bete beharreko irizpideak ezartzen dituztenak, eta fabrikatzaileek bi urteko epean nahitaez bete beharko dituztela aurreikusten da.

2027rako, hogei profesionaleko lantaldea eta bi milioi euroko fakturazio-bolumena izatea du helburu

Testuinguru horretan, duela bi urte, Ikerlan euskal zentro teknologikoak aukera-leiho bat identifikatu zuen: bere produktuak ziberseguruak direla ziurtatuko duen kanpo-zigilu bat eskaintzea industriari, nazioarteko zibersegurtasun-arau zorrotzenen arabera.

Ideia horrek Orbik-en sorrera ekarri du, Ikerlan euskal zentro teknologikoaren spin-off berria, know-how-ean eta zentroaren esperientzian oinarritutako zibersegurtasun-konpainia bat, eta Estatuan dagoen bakarra, ekipamendu elektronikoko fabrikatzaile industrialei zerbitzua ematera bideratua,  ziurtatutako produktu ziberseguruak eskaintzen dituzten konpainia gisa merkatuan kokatu nahi dutenak, nahitaezkoa izan baino lehen. Egoitza Euskadin eta nazioartera zabaldu nahi duen enpresa berriak, nazioarteko araudien eta zibersegurtasuneko zerbitzu gehigarrien (adibidez, ahultasunen analisi aktibo eta etengabea) araberako ebaluazio-laborategi bihurtu nahi du, industria-produktuen eragiketen bizi-ziklo osoan. 2027rako, hogei profesionaleko lantaldea eta bi milioi euroko fakturazio-bolumena izatea du helburu.

Sektore elektrikoa ardatz 

Konpainia berriak sektore elektrikoko enpresak ditu ardatz, batez ere osagai eta sistemen fabrikatzaileak, eta, oro har, sektore kritikoetarako ekipo-fabrikatzaileak; hau da, funtsezko zerbitzuak eskaintzen dituztenak eta zibererasoaren aurrean ahulagoak izan daitezkeenak, eta, beraz, Orbikek proposatzen duen eskaintza aitzindariarekiko sentikorragoak direnak. Epe ertainera, industria-ondasunen, garraioaren, makina-erremintaren eta zibersegurtasuneko produktuen enpresetara zabaltzea aurreikusten du. 

3D6A8078.JPG

Tokiko konfiantzako partnerra

Azken urteotan, zibersegurtasun industriala Ikerlanen lehentasunezko lan-arloetako bat da, EIKT – Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologiak espezializazio-ildoaren barruan. Zibersegurtasunean oso espezializatuta dauden 50 laguneko taldea du, eta urtean 4 milioi euro inguruko fakturazio-bolumena. Erdiak enpresekin egindako kontratuak dira.

Ikerlanek gaur zibersegurtasunean oso espezializatuta dauden 50 laguneko taldea du, eta urtean 4 milioi euro inguruko fakturazio-bolumena

Azken hiru urteotan, bikoiztu egin da alorraren bolumena, enpresen beharrak hazi egin baitira. Ikerlan, gainera, BCSCko (Basque Cybersecurity Center) kidea da eta ZIURekin (Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroa) lankidetza estuan aritzen da industria-enpresei laguntza eskaintzeko.

Nazioartean, Ikerlan ECSOko (European Cyber Security Organization) kidea da, eta Alemaniako TÜV Rheinland ziurtagiriarekin (IEC 62443-4-1) eta ISA Secure (elektronikako zibersegurtasun-estandarrak definitzen dituen erakunde amerikarra) lankidetzan aritzen da. Lankidetza horiek guztiak industria-produktuen zibersegurtasunaren arlokoak dira.

Ion Etxeberria, Ikerlaneko zuzendari nagusiak, azaldu duenez, “behar bat identifikatu dugu merkatuan, eta hori aprobetxatu nahi dugu Orbik Cybersecurityren sorkuntzarekin. Izan ere, horrek aukera emango die fabrikatzaileei beren produktu elektronikoak ziurtatzeko, zibererasoen aurrean duten sendotasuna ebaluatuz eta haien aurrean duten babesa hobetuz, merkatuari produktu ziberseguruagoak eskaintzeko aukera emanez eta beren lehiarekiko modu bereizgarrian kokatuz, ziurtagiriak nahitaezkoak izango diren uneari aurrea hartuz”.

Izan ere, EB zibersegurtasun-eskemen sorrera sustatzen ari da sektore ekonomikoentzat, Cyber-security Act delakoaren bidez. Gaur egun, ebaluazio- eta ziurtapen-eskemak enpresek borondatez betetzen dituzte. Hala ere, bi urteko epean, nahitaez bete beharreko Cyber Resilience Act araudia jarriko da indarrean. Horregatik, enpresa askorentzat garrantzitsua da prozesu guztietan aurrea hartzea prest egoteko.

Zibersegurtasun-laborategi akreditatua duen munduko zazpigarren enpresa

Gaur egun, eta lehen fase batean, Orbik Ikerlanek Arrasaten (Gipuzkoa) duen Digilab laborategiko instalazio inauguratu berrietan kokatuko da, Estatuko teknologia digitalen laborategirik aurreratuenean. Gainera, 2023. urtean, ENAC Espainiako Akreditazio Erakunde Nazionalak UNE 17025 arauarekin bat akreditatutako zibersegurtasun industrialeko lehen laborategia izango da Digilab.

Hala, Ikerlan izango da munduko zazpigarren enpresa eta Estatuko lehena, ISA SECURE agentzia iparramerikarrak argitaratutako txosten baten arabera, zibersegurtasun-laborategi akreditatua duena.

Euskadi, gorantz doan sektore baten aitzindari

Zibererasoak eta ziberdelinkuentzia areagotzen ari diren bitartean, zibersegurtasunaren negozioa nabarmen hazten ari da Europan azken urteotan. 1000 milioi euroko negozioa mugitzen du mundu osoan, 300 milioi Europan eta 15 milioi Espainian (globalaren % 12). Euskadi, enpresa aitzindariekin eta zibersegurtasuneko enpresa-sare indartsuarekin, Espainiako sektorearen % 30 da.

Ikerketa zentro teknologikoa

Zibersegurtasuna.

Ekintzailetasuna, dibertsifikazioa eta enpresa-jarduera berrien sorrera sustatzeko MONDRAGON Korporazioaren plataforma korporatiboa gara.