TUlankide MONDRAGON

"Online eskainiko den master honetan kooperatibismoa era integralean landuko dugu"

Leire Uriarte, masterreko koordinatzailea.

2020/04/28

Kooperatibismoa eta Kudeaketa Sozioenpresarialean unibertsitate masterra urrian hasiko da.
"Online eskainiko den master honetan kooperatibismoa era integralean landuko dugu"
  • Zer dela eta antolatu duzue master berri hau?

Master hau ez da zerotik sortu. Aurretik ere bageneukan beste on line master bat. Eskaintza hori berritzeko eta gaurkotzeko beharretik sortu da ‘Kooperatibismoa eta Kudeaketa Sozioenpresarialean Unibertsitate masterra’.

Edukiak berritzeaz gain, metodologia aktiboak eta kolaboratiboak ekarri ditugu erdigunera ikaslearen esperientzia esanguratsua eta motibagarria izan dadin.

  • Nori zuzenduta izango da? Zein izan daiteke parte hartzailearen interesa? Perfila?

Batik bat hiru hartzaile mota edo perfil nagusi identifikatzen ditugu. Lehenengoa, diziplina desberdinetan graduatu berri diren ikasleak, batik bat gizarte zientzien arloan edo Antolakuntzako Ingeniaritza gradua amaitu ondoren kooperatibismoan espezializazioa bilatzen dutenak. Bigarrenik, enpresa kooperatiboan eta, oro har, ekonomia sozialeko erakundeetan lanean diharduten profesionalak daude. Hauen helburua da enpresa kooperatiboen kudeaketan konpetentziak eskuratzea. Hirugarrenik, beste lan esparru batetik etorrita kooperatibismora jauzia egin nahi dutenak daude.  Hirurak bilatzen dutena da gestio integral eta aurreratuan profesionalizatzea.

  • Aurretik be izan dira kooperatibismoari buruzko kurtsoak. Honek zer eskaintzen du bereziki?

Esan dudan bezala, masterra online eta ofiziala da. Kooperatibismoa era integralean lantzen da, hau da, enpresaren kudeaketa ekonomikoa eta soziala erabat uztartuta doaz eta, norabide horretan, gaur egungo testuinguru konplexuan enpresak dituen erronka eta beharrei erantzuteko esperientzia eta eredu berritzaileenetan murgiltzeko aukera eskaintzen du. Horrez gain, master ofiziala izanik, doktoradutza egiteko bidea zabaltzen du. Bukatzeko, esan beharra dago, mundu mailan erreferentziala den Arrasateko Kooperatiba Esperientzia modu transbertsalean lantzen dela masterrean. 

  • Informazio praktikoa: datak, matrikula epea, metodologia...

Honezkero inskripzioa egin daiteke eta ekainak 19rarte zabalik egongo da. Onarpenaren jakinarazpena uztailaren 10ean izango da eta matrikulazioa uztailak 13-15 bitartean. Masterra 2020ko urrian hasiko da eta bi urteko iraupena du.

Esan beharra dago lana eta ikasketak bateragarriak direla master honetan matrikulatzen direnentzat eta Euskal Herritik kanpo daudenak ere egin dezaketela.

  • Besterik? gaineratu, nahi izanez gero, beste edozein informazio...

Nahiz eta masterra %100ean online izan, Arrasaten egotaldia egiteko parada ematen du, kooperatibak eta euren protagonistak bertatik bertara ezagutu eta esperientzia eraldatzailea bizitzeko.  

 

Eguraldia
Asteartea 26 Min: 10
Max: 25
Asteazkena 27 Min: 10
Max: 28
Osteguna 28 Min: 15
Max: 30
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak