Finantza eta aseguru zerbitzuak.
Nazioarteko enpresa taldea.
Erosketa ataria
Zaharrei zuzendutako gizarte eta osasun zerbitzuen kudeaketa integrala
Irakurriena
- 1. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
- 2. Orbea saritua izan da 2026ko Euskadi GJHen sarietan
- 3. Ruben Gabilondo, Orbeako presidentea: “Orbeako urte onenetako batzuk bizitzea tokatu zait”
- 4. Bazkide eta birkokatuentzako birkualifikazio programa amaitu du Fagor Ederlanek
- 5. Arizmendiarrieta Gunea zabalik da Otaloran
- 6. Eroski Taldeak 17,8 milioi euroko emaitza positiboa izan du 2026ko lehen hiruhilekoan
ONCEko eta ILUNIONeko ordezkariak MONDRAGONen bisitari
Goizean goiz Fagor Industrialek Oñatin, Santxolopetegi auzoan, duen lantokia bisitatu zuen ILUNION, ONCE eta Grupo Social ONCEko zein MONDRAGONeko ordezkaritza zabalak. Besteak beste, honako pertsonek hartu zuten parte bisitaldian: Eduardo Calvo, Fagor Industrialeko gerentea; Javier Dominguez, ILUNION Euskadiko Negozio Garapeneko zuzendaria; Fernando Riaño, Grupo Social ONCEko Erantzukizun Sozial eta Harreman Instituzionalen zuzendaria; Javier Oleaga, MONDRAGONeko lehendakariordea; Ione Urtzelai, Fagor Industrialeko lehendakaria; Alejandro Oñoro, ONCEko eta ILUNIONeko kontseilari delegatua; Iker Alberdi, ONNERA Groupeko zuzendari nagusia; Joaquín Ingelmo, ILUNION taldeko arlo korporatibo ekonomiko finantzarioko zuzendaria eta ONCE fundazioko zuzendaria; eta Javier Goienetxea, MONDRAGONeko Kongresuko presidenteak.
ONCE eta MONDRAGONen arteko harremanak sendotzea helburu
Goi mailako ordezkaritza
Fagor Industrialeko instalazioak bisitatu ondoren, enpresak gertu duen showroom-era gerturatu ziren eta bertan, garbigailu industrialen eta etorkizuneko etxebizitzen gainean jardun zuten. Handik, Otalorara gerturatu ziren eta Otaloran beste zenbait bilera eta solasaldi izan zituzten. Besteak beste, GSRko, ATEGIko edo eta Laboral Kutxako ordezkariak batu zitzaizkien aurretik aipatutakoei.
Askotariko gaiak jorratu zituzten
Adinekoen eta desgaitasuna duten pertsonen zaintza, enpleguaren etorkizuna edo etorkizuneko enplegua, langileen hezkuntza duala, komunikazio arloko edo eta Next Generation Funtsen gaineko kontuak aztertu zituzten eta ONCE, ILUNION eta MONDRAGON moduko erakundeen arteko etorkizuneko negozioez ere aritu ziren. Izan ere, aipatu erakundeek etorkizuneran begira elkarlan ugari abian jarri nahi dituzte.

MONDRAGONeko presidente Iñigo Ucin (zazpigarrena ezkerretik) eta MONDRRAGONeko berrikuntza arloko zuzendari Juan Andrés Joaristi zein ATEGI, GSR eta LABORAL Kutxako ordezkariak ere batu ziren bazkal aurreko saiora.
Solasaldi eta hitzaldi zein saio emankorren ondoren, guztiek Otaloran bazkaldu zuten, hala bisitaldiari amaiera emanez.