Prentsa eta estanpazio sistemen diseinu eta ekoizpena, laminatzea, prozesatzea, metalen mozketa eta txapazko piezen soluzioak.
Irakurriena
- 1. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 2. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 3. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 4. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 5. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 6. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
Fagor Arrasatek eta Onapresek antolatutako ate irekien jardunaldietara automozio arloko ordezkaritza zabala etorriko da
Makina erremintaren arloan izandako berrikuntzak aurkezteko balioko du datorren astean Fagor Arrasaten eta Onapresen egingo diren ate irekien jardunaldiak. Izan ere, azken boladan, Mondragoeko kooperatibak instalazio konplexuak egin ditu arlo honetan, batez ere Alemanian. Besteak beste, estanpazioko FlexCell sistema berria aurkeztuko du Fagor Arrasatek, alegia, produktibitatea areagotu eta kostuak murrizten dituen sistema berria.
FlexCell sistema
FlexCell sistemak instalazio bakarrean bi lan egiteko aukera eskaintzen du. Transfer erako prentsak, bata bestearen alboan jarrita, osatzen dute instalazio iraultzailea.
Bisitaldian, gonbidatuek ikusi ahal izango dute nola funtzionatzen duen sistema berriak, Fagor Arrasatek Volkswagen etxearentzat eginiko proiektu baten bitartez.
Onapres, Zamudion
Era berean, ate irekien jardunaldiak aprobetxatuz, gonbidatuek Onapres kooperatibak Zamudion duen lantokia bisitatzeko aukera izango dute.