Niko Cuenca, analista ekonomikoa: “Geopolitikaren laberintoan galduta dago Europa, lidergo falta izugarriarekin eta barruko etsaiei aurre egiten”

Biluzik al dago Europa jokaleku geopolitiko berrian? Niko Cuenca Beristain analista ekonomikoak botatako galderak hamaika ertz badituen arren, 20 minutuko hitzaldian saiatu zen galderari erantzun ahalik eta 'gaurkotuena' ematen. "Egoera geopolitiko berria eta honen eragina industrian" izenburupean burutu zen jardunaldia.
Card image cap
2026/03/13

Lea Artibai Fundazioaren 25.urteurreneko ekitaldia egin zen atzo arratsaldean Markina Xemeingo Lea-Artibai Berrikuntza Gunean. Hitzaldia eta mahai ingurua egin ziren, biak egungo egoera geopolitiko berria ulertu nahian eta hark industrian duen eragina argitu guran. Eskualdeko agente ekonomiko, politiko eta bestelako eragileak batu ziren Markina Xemeingo Lea Artibai Berrikuntza Gunean. Eskualdeko MONDRAGONeko kooperatiba nagusietako ordezkariak. Han ziren EIKAko presidente Iñigo Arrieta, EIKAko zuzendari Asier Sasiain, KIDEko zuzendari nagusi Mario Lopez, KIDEko presidente Agustin Bengoetxeta; Koldo Kortabitarte, Maierreko presidentea; CIKAUTXOko ordezkariak, Fagor Arrasatekoak, eskualdeko udal guztietako ordezkariak, Lea Artibai Ikastetxekoak, Leartiker Berrikuntza Gunekoak eta gainerako enpresa eta industria eremuetako kideak. Inork ez zuen hitzordua galdu nahi izan.

Hizlarien artean, goi mailako ordezkaritza: Lea Artibai Fundazioko zuzendari Ainhoa Arrizubietak ireki zuen jardunaldia, ondoren Niko Cuencak hartu zuen hitza eta saioari amaiera emateko; Ainara Basurko, Bizkaiko Foru Aldundiko Sustapen Ekonomikoko diputatua; Jaione Ganzarain, Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea; eta Leire Mugerza, MONDRAGONeko Batzorde Iraunkorreko presidentea ari ziren mahaian bueltan.

3Q3A9590.JPG

Nork eta noiz aginduko du gerraren amaiera?

Erantzunak baino, galderak izan ziren nagusi atzokoan. “Egungo egoeran noiz arte eutsi al dio Europak? Inflazioak gora egin du, euriborrak gora egin du, erregaiek gora  egin dute eta hondamendi urtea iragarri dute Euskadiko enpresa nagusietako ordezkariek. Horren aurrean Europako Banku Zentralak egiten duen aurreikuspenak ez du balio”, adierazi zuen Niko Cuencak. Era berean, azaroan Ameriketako Estatu Batuetan hauteskundeak izango dira eta Trump-ek jaso dezakeen babesa edo babes-eza erabakiorra izango dela gaineratu zuen.

Egoeraren analisi orokorrean beste galdera sakonago bat bota zien bertaratutakoei. Garai aldaketa bizi dugu edo aldaketa garaia? Ñabardura eta hitz jokoen gainetik, balizko mundu aliantza berrien sasoian gaudela esan zuen Cuencak. Ameriketako Estatu Batuen eta Txinaren talka, Indiaren agerpen indartsua, protekzionismoaren aro berria, demokrazia ulertzeko modua eta Europaren birkokapen sasoia.

Zein da Europak jokatu beharreko papera?

Niko Cuencarentzat Europa bere laberinto propioan galduta dago. “II. Mundu gerraren hondamendiak sortutako batasuna, demokrazia eta askatasuna helburu zuena, bukatu gabeko batasun prozesuan dago galduta. Geopolitikaren laberintoan galduta, lidergo falta izugarriarekin eta barruko etsaiei aurre egiten”, adierazi zuen Niko Cuencak. Finean, “Europa gero eta txikiagoa da mundu gero eta handiago batean”, gaineratu zuen.

3Q3A9600.JPG

Basurko, Ganzarain eta Mugerza

“Industria babestu behar dugu” lau hitz momentu bat definitzeko. Hiru protagonistek bat egin zuten Ainhoa Arrizubietaren esaldiarekin. Basurkok, Ganzarainek eta Mugerzak, bakoitzak bere esparrutik, Euskadiko industriaren aldeko hautua egin zuten. “Industria da daukagun altxorrik handiena eta bai administrazioetatik zein ekintza pribatutik, babestu beharra daukagu une konplexu honetan”. Aldundiak, fiskalitate aldetik, neurriak prestatzen ari dira, “enpresek likidezia izan dezaten’. Epe luzeko ikuspegiarekin lan egitera dei egin zuten Jaione Ganzarain eta Ainara Basurkok “dibertsifikazioan oinarrituta”.

“Industria babestu behar dugu” lau hitz momentu bat definitzeko

Leire Mugerzak MONDRAGONek egungo egoeran korporazioak onartutako politika sozio-enpresarialaren lau ardatzak eta proiektu estrategikoak betetzen jarraitzeko sasoia dela gaineratu zuen. “Malgutasuna, egokitzeko gaitasuna, dibertsifikazioa dira gure DNAren ezaugarriak, eta une honetan, beste inoiz baino gehiago, egokitzapen gaitasuna ezinbestekoa da aurrera egiteko eta balio erantsiko eskaintza egiten jarraitzeko”.

Irakaskuntza teknikoa