Irakurriena
- 1. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 2. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 3. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 4. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 5. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 6. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
Mundukidek webgunea berritu du
Definitzeko eta garatzeko lan sakona egin ondoren, Mundukide, kooperazio kooperatiborako fundazioak bere webgunea eraberritu du eta horrela argi eta garbi azaldu nahi izan du bere egitekoa, misioa, proiektuak eta baita laguntzeko moduak ere.
Goiburuan “Elkartasuna ezin da eten” da mezu nagusia eta ondoren Mozambike, Kolonbia, Euskal Herria, Etiopia, Ekuador eta Brasilen martxan dauden proiektuen berri emate da, zehatz mehatz.
Diseinu garbia eta eguneratua, nabigazioa errazten duen edukien antolaketa, modu intuitiboan edukiak ezagutzea… horiek dira, batik bat, eskaintzen dituen funtzio berriak. Gainera, hiru hizkuntzatan kontsultatu daitezke eduki guztiak eta dohaintza mota eta bideak erraz aurkezten dira, Bizum bidez egiteko aukera ere eskainiz.
Egungo Mundukideren datuak hauek dira: 5 herrialdetan ari da lanean, 40 hegoaldeko elkarterekin lankidetza, 110.000 pertsona onuradun.