Irakurriena
- 1. Lasterketa Solidarioaren X. edizioak inoizko parte-hartzerik handiena izan zuen
- 2. Dikar-ek Ternua erosi du, kooperatibaren hazkundea bultzatzeko eta marka Euskal Herrian errotzen dela bermatzeko
- 3. Kidek 50. urteurrena ospatu du
- 4. Kooperatibak eta ekonomia soziala: gertutik eraldatzen
- 5. Eusko Jaurlaritzak eta Konfekoopek euskal industria-kooperatibismoarekin kontrastatu dute Euskadi 2030 Industria Plana
- 6. Arizmendi Ikastola, Mondragon Mexiko Unibertsitatean
Mundukidek Kooperantearen Nazioarteko Eguna ospatu du elkartasuna aldarrikatuz
Irailaren 8an Kooperantearen Nazioarteko Eguna dela gogoratuaz, elkartasuna ezin dela gelditu aldarrikatu dute Mundukideko koopeanteek. Aurrantzean ere, pertsonak bizirauteko muturreko baldintzetan borrokatzen diren toki horietan lanean jarraituz.
Kooperante garapen bidean dagoen herrialde batean lan egiten duen profesionala da, bai garapenaren arloan, bai laguntza humanitarioaren arloan, nazioarteko lankidetza sustatzen duen erakunde baten zerbitzura.
Mundukideko 2 lan ildoak kontutan hartuta, perfil ezberdinetako kooperanteak behar izaten ditu.
- Nekararitzan adituak: Ezaugarri honetako kooperanteak, Mundukidek Afrikan garatzen dituen proiektuetara bideratzen dira, izan ere, nekazal garapena da Mozambiken eta Etiopian Mundukidek erabiltzen duen garapenerako bitarteko nabarmenena.
- Kooperatibagintzan adituak: Kooperante hauen ezaugarriak, normalean gure inguruko kooperatibetan lanean aritutako pertsonetan aurki daitezke eta Hegoameriketan laguntzen ditugun programetan aritzen dira gehien bat , gestio, antolaketa eta formazio alorretan besteak, beste.
Kooperanteak hasieran hartzen duen lan kompromisoa 2 urtetakoa izaten da eta hortik aurrera bi aldeak ados egonez gero jarduera luzatu edo bukatutzat eman daiteke. Kooperante batek batazbeste Mundukideko programetan lanean ematen duen denbora 4 urtetakoa dela, baina badira iadanik 10 urtetik gorako esperientzia dutenak ere. Badira beste batzuk, bizitza laboralari bukaera ematen diotenean, itsasoa zeharkatuz kooperante lanetan hasten direnak, ere. Beti dago denbora, gogoa izanez gero.
Hauek dira kooperante batzuen irudiak eta esperientziak:


