Irakurriena
- 1. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
- 2. Orbea saritua izan da 2026ko Euskadi GJHen sarietan
- 3. Ruben Gabilondo, Orbeako presidentea: “Orbeako urte onenetako batzuk bizitzea tokatu zait”
- 4. Bazkide eta birkokatuentzako birkualifikazio programa amaitu du Fagor Ederlanek
- 5. Arizmendiarrieta Gunea zabalik da Otaloran
- 6. Eroski Taldeak 17,8 milioi euroko emaitza positiboa izan du 2026ko lehen hiruhilekoan
Mundukidek lehen programa ireki du Kolonbian eta seigarrena Mozanbiken
Mundukidek 15 baino gehiago daramatza Mozanbikeko Niassa eta Cabo Delgadoko landa eremuetan bertako nekazarien gaitasun ekonomikoak sustatzen. Urte guzti hauetako lanari esker, milaka eta milaka nekazariri beraien egoera ekonomikoa hobetzen lagundi die eta ondorioz beraien beharrei erantzuten, hala nola jaki, osasun, hezkuntza…
Mitande, Mandimbako distrituan kokatuta dagoen hiri bat da. Mandimba, Marrupa eta Majune bezala Niassa probintzian dago.
Martxan jartzen den seigarren programa honen bitartez, parte-hartzaileek erabakitzen dute noiz eta zein ekoizpenetan parte hartu nahi duten. Programak, trabatzaileen bidez asistentzia tekniko eman eta behar duten materiala eskaintzen die baina lana eta inbertsioa parte-hartzaileek egiten dute.
Kolonbiako Nariño programaren hasiera
Proiektuaren helburua, Pasto hiriburuko (Nariño departamentua) zabor birziklatzaileak diren 655 (119 gizon / 456 emakume) pertsonek osatzen dituzten elkarte eta kooperatibetako antolakuntza politikan eta prozesu giza-ekonomikoen indartze arloetan laguntzea da.
Ingurugiroari eta komunitateari egiten dioten ekarpena kontutan izanda, gizatalde ahula eta gizarteagatik estigmatizatua dago, politika artikulazio txikiarekin eta lan eta bizi-baldintza eskasekin.
Proiektuak hiru lan ildo hauek ditu:
- Populazio birziklatzailea trebatu eta formatu gaitasun politiko-normatiboan eta tekniko-profesionalean, Kolonbiako hiri hondakin solidoen legegintza berrira moldatzeko.
- Bazkideei asistentzia teknikoa eta formazioa (25 emakume eta 10 gizon) eta Cooperativa Coemprender-eko 3 langile (2 emakume eta gizon bat).
- Sareen bitartez birziklatzailea den populazioa politikoki artikulatu, kolektibo kohesionatu bezala lan egiteko eta hondakinen gestioan eta aprobetxamenduan erabakiak hartzeko gaitasuna duten aktore publiko-pribatuengan eragiteko. Eta era berean, biztanleria birziklapenaren kulturaren inguruan sentsibilizatzea.