Mundukidek abian dituen proiektuak aurkeztuko ditu

Brasilen, Kolonbian eta Mozambiken abian dituzten proiektuen berri emango dute.
Card image cap
2019/01/10

Kooperazio kooperatiboa munduan zehar izenarekin hainbat hitzaldi eskainiko dituzte Mundukideko kideek. Horrela, Brasilen, Kolonbian eta Mozambiken abian dituzten proiektuen berri emango dute. Hango errealitatea ondo ezagutzen duten bi hauek izango dira hizlariak: Asier Elorza eta Beñat Arzadun.

Hona hemen hitzaldiak:

  • Urtarrilak 8, Arrasate, 18:30, (Kulturate, Jokin Zaitegi gela)
    • Kolonbia, Brasil eta Mozambiken abian dituzte proiektuen gaineko aurkezpen orokorra.
  • Urtarrilak 9, Ordizia, 17:00,  (Orkli Koop.)
    • Mozambike (Hizlaria: Beñat Arzadun)
  • Urtarrilak 10, Aretxabaleta, 18:30, (Arkupe)
    • Kolonbia (Hizlaria: Asier Elorza); Hiruatx elkartearekin batera
  • Urtarrilak 14, Eskoriatza, 19:00 (Kultur etxea)
    • Mozambike (Hizlaria: Beñat Arzadun)
  • Urtarrilak 17, Arrasate, 19:00 (Kulturate, areto nagusia)
    • Mozambike (Hizlaria: Beñat Arzadun); Harreman elkartearekin batera.