Makina erremintaren diseinua eta fabrikazioa
Automatizazio produktuen garapena eta fabrikazioa eta makinaria kontrola
Muntaketa automatikoaren sistemak
Irakaskuntza unibertsitate zentroa
Irakurriena
- 1. Espainiako Kongresuak LagunAroren berezitasuna aitortzen duen Errege Lege Dekretua baliozkotu du
- 2. MONDRAGON, etorkizuneko emakume zientzialariengan eragiten
- 3. Markina Xemeingo BeraKruz Ikastola prest FLL Euskadi MONDRAGONen aritzeko
- 4. Lauaxeta Ikastola, klasiko bat FLLn
- 5. Ondarroako Zaldupe Eskolan FLL Euskadi MONDRAGONerako motorrak berotzen
- 6. B-WOMENIN Globalek Otaloran itxi du bere lehen edizioa
- 7. MONDRAGONek lidergo eta gizarte berdinzaleak sustatzen jarraituko du PWNrekin
- 8. FIRST LEGO League Euskadi-MONDRAGON finala, boluntario bila
- 9. Orbik Cybersecurity, kooperatiba mistoa bihurtu den lehen start-up teknologikoa
- 10. 2024ko urtekaria: urtebete iruditan
MUko Robotek taldeak Europako First Tech Challenge lehiaketan parte hartuko du

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Fabrikazio Mekanikoko Diseinu eta Sistema Elektrotekniko eta Automatizatuak heziketa zikloetako bigarren mailako bederatzi ikasle eta hiru irakasle First Tech Challenge txapelketako Europako finalean arituko dira asteburu honetan Tarragonan.
Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko ordezkariak, robotarekin, hedabideen aurrean.
Parte hartzaileak honako hauek dira: Aitor Arana, Endika Gandarias eta Igor Azkarate irakasleak, eta Iker Majon, Igor Sastre, Kepa Barrutieta, Rafa Cordero, Imanol Gonzalez, Imanol Makazaga eta Bingen Zearreta ikasleak. Gaur, medioen aurrean, lehiaketaren eta finalaren gaineko gorabeherak azaldu dituzte. MUko taldeak Robotek du izena, eta euren robota egiteko prozesuan MONDRAGON taldeko zenbait enpresaren babesletza izan dutela adierazi digute. "Prozesua abiatu genuenean finantzazio bila joan ginen zenbait enpresatara, eta lortu genuen Fagor Automationek, Mondragon Assemblyk, DanobatGroupek eta IK4 Research Alliancek gure proiektua babestea".
Mondragon Unibertsitatearen robota, ariketa bat egiten.
Prozesu luze eta parte-hartzailea
Prozesua luzea da eta oso parte-hartzailea, "taldeko lana sustatzen delako eta guztiok garelako proiektuan protagonista printzipalak", adierazi digu Aitor Arana irakasleak. Robota diseinatu, muntatu, programatu eta entseguak egin, behin eta berriro, lehiaketan dena ondo joan dadin. Hori da azken hilabeteotan buruan izan dutena MUko bederatzi ikasle eta hiru irakasle hauek. Lehieketan robotak egiteko oso konkretuak izango ditu, "bi minutu eta erdian zenbait ariketa egin beharko ditu gure robotak, jolas-lekuan uztai batzuk egongo dira, aldamenetakoak hartu beharko ditu robotak eta eraman beharko ditu erdiko plataformara, eta bertan kokatu beharko ditu ahalik eta puntu gehien lortzeko".
Aitor Arana irakaslea, gaurko agerpenean.
Gainera, lehenengo kanporaketa gaindituz gero, beste toki bateko robot eta talde batekin aliantza egin beharko dute, eta bien artean aurre egingo diete beste biko talde bati. "Ariketa antzerakoa izango da, baina ariketaren amaieran aliatuen arteko robotak, bata bestea gainean hartu beharko du", esan digu Aranak.
Alemania, Holanda, Errusia...
Europako finalera 2.000 bat lagun gerturatuko dira, parte-hartzaile eta ikusleak zenbatuta, eta Euskal Herriko ordezkari bakarrak izango dira MUkoak. Guztira 17 talde izango dira, Estatu espainiarreko bost, Alemaniakoak, Errusiakoak, Holandakoak eta Euskal Herrikoak, besteak beste.
First Tech Challenge (FTC) First Lego League (FLL) ezagunaren goi mailako kategoria da. Robotikako lehiaketa 18 eta 23 urte arteko ikasleei zuzenduta dago, eta kideek robot bat diseinatu, fabrikatu, muntatu eta programatu behar dute, modu autonomoan zein telegidatuan lan egi ahal izango duena. Gainera, parte hartzaile bakoitzak bere ingeniaritza proiektua aurkeztu beharko du epai-mahaiaren aurrean.