Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Martxoaren 20an egingo dira aurtengo Komunikaldiak
Aurten HUHEZIk antolatzen duen Komunikaldiak jardunaldien zortzigarren edizioa egingo da, Garaia Berrikuntza Gunean. Lehendabizi 2006an antolatu zuen HUHEZIk Komunikaldiak jardunaldia, eta ordutik helburu berdina bultzatu du: komunikazioarekin harremanetan dagoen gai bat egun bakarrean lantzea, gai horretan aditua diren zenbiat profesional eta aditurekin.
Aurtengo gai nagusia Ideia Laborategiak izango dira eta Euskal Herritik zein atzerritik etorritako adituek parte hartuko dute.
Eguneko programa
Egunarekin hasteko, Jon Altuna MUko errektoreordeak ongietorria egingo die partehartzaile guztiei. Ondoren, Renoko Unibertsitatetik datorren Tania Arriaga irakasleak "Munduan zertan den ideien laborategien kontua. Ikuspegi orokorra eta testuingurua" hitzaldia emango du. Jarraian Collective Intelligence taldeko George Por-ek "Zelan suspertu berrikuntza komunikazioaren arloan" saioa eskainiko du. Eta ondoren, Goiena eta HUHEZIren arteko ideia laborategiaren esperientziak aurkeztuko dira. Gainera, honekin lotuta ideia laborategi desberdinen esperientziak ezagutzera emango dituen mahai ingurua egingo da: Amaia Beitia moderatzailea, Mange Manovell Dinami Ideas taldeko kidea, H-Eneako Eukene Barrenetxea eta Basque codesign Centerreko Gorane Ibarra.
Dreamworks saioa
Arratsaldean, ikus-entzunezko komunikazioen eremuari buruzko DREAMWORKS saioa egingo da, BAC-ek eta HUHEZI fakultateak antolatuta. Bertan, ikus-entzunezko Komunikazioen eremuko negozio aukera berriak landuko dira, elkarlanean arituz sustatu daitezkeenak identifikatuz. Bertaratuko diren enpresen artean ideien hautaketa eta ekipoen aurretiazko eraketa bultzatuko da.