Irakurriena
- 1. Lortek zentro teknologikoko zuzendaritzatik Eusko Jaurlaritzara
- 2. Pedro Sanchezek MONDRAGONen Kunshan Parkea bisitatu du, Txinan
- 3. MONDRAGONeko kooperatibak protagonista, gizartearen erronkei erantzunak ematen
- 4. Pello Rodriguezen gidaritzapean lehenengo bilera egin du Kontseilu Orokorrak
- 5. Mundukideko kooperanteen Topaketa Arantzazun
- 6. Gerodanek MONDRAGONen egoitza nagusiko ekipamendu proiektu berria garatu du
- 7. "Jaguar Land Roverrek funtsezko laguntzaile teknologikotzat hartzen gaitu"
- 8. Mondragon Unibertsitateak hamar titulu berri eskainiko ditu hastear den ikasturtean
- 9. Zabalik da Fagor Herrigintza lankidetza programaren deialdi berria
- 10. Laboral Kutxa, Espainiar estatuko bigarren banketxerik onena Forbes aldizkariaren arabera
MONDRAGONek Fagor Etxetresnetan soberakin gertatzen den enpleguari irtenbideak emateko prestasuna berretsi du
Ildo horretan, bi zuzendariek berretsi egin dute enpleguaren alde duten konpromiso irmoa, eta horren kudeaketa hainbat arlotan zehaztu dute:
1. Gaur egungo jardueretan ahalik eta enplegurik gehien mantentzea.
2. Jarduera berriak sustatzea, enpleguaren galerari aurre egiteko, horretarako baliabide eraginkorrak jarriz.
3. Enplegua sortzeko jarduerak integratzeko aukerak aztertzea.
4. Korporazioan integratuta dauden kooperatibetan ahalik eta birkokapen gehien gauzatzeko lan egitea.
5. Prestakuntzari buruzko proposamen berezi bat antolatzea, kualifikaziorik txikiena duten bazkideen enplegagarritasuna handitzeko.
6. Aurretiko erretiroko prestazioen proposamen bat definitzea, Lagun-Aro, EPSV gure mutuarekin lankidetzan.
Iraganak abalatzen du Korporazioak enplegua sortzeari dagokionez egindako bidea, eta bertan integratutako dibisio guztiek gaur egun ere ildo horretan jarraitzen dute. Gure kooperatibak askotariko sektore eta merkatuetan daude presente, eta hori bermea da epe ertain edo luzerako etorkizunean jarduera berriak sortzen eta, ondorioz, enplegua sortzen jarraituko dutela pentsatzeko. Gure negozioak beren merkatuetan lehiakorrak izatea berez albiste ona da Fagor Etxetresnetan soberan geratu den enpleguari irtenbidea emateko.
Halaber, MONDRAGON Korporazioak eredu kooperatiboaren aldeko apustua berresten du. Merkatu globalizatuaren testuinguruan, kooperatibismoaren berezko balioak (pertsonen protagonismoa, lanaren lehentasuna kapitalaren aurretik, kudeaketan parte hartzea eta kooperatiben arteko elkartasuna) etorkizuneko enpresak kudeatzeko giltzarriak dira gaur inoiz baino gehiago, egoera ekonomikoa aurkakoa izan arren eta egoera horrek edonolako enpresa erakundeentzat arazoak dakartzan arren. Horrenbestez, MONDRAGONek berretsi egiten ditu eredu kooperatiboa zein bere enpresa gehien-gehienen lehiakortasuna, arrakastaz beteriko ibilbide enpresarialean eta euskal, espainiar zein nazioarteko ekonomiaren hainbat sektoretan frogatu duen eraginkortasunean oinarrituta.