Irakurriena
- 1. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 2. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 3. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 4. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 5. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 6. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
MONDRAGONek bere erantzukizuna baztertzen du Fagor Etxetresnen eta Edesaren krisian
MONDRAGONek berretsi nahi du demandatzaileek osorik ezagutzen zituztela beraien kooperatiben erabakiak eta arriskuak, eta baztertu egiten du bi enpresen krisian inolako erantzukizunik edukitzea. Esan daiteke MONDRAGON ez dela enpresa holding bat, non enpresa nagusiak kooperatiba guztien gaineko kontrola egiten duen, baizik eta hainbat kooperatiba autonomo eta burujaberen elkarte bat.
Korporazioarentzat ez dago oinarririk MONDRAGONi, hau da, bere kooperatiba eta bazkideei, ekarpenak/inbertsioak itzultzeko eskatzeko, kooperatiba haietako bazkide ohiek indibidualki eta borondatez egin zituztelarik
Garrantzitsua da aurrekoa ulertzea, ikusteko erantzukizuna Fagor Etxetresnak/Edesarena baino ez dela. Berez, etorkizunari buruzko erabakiak, zeinak ezin diren delegatu beste inolako instantzia batera, beraien gobernu organoetan hartu ziren. Ondorioz, ez dago oinarririk MONDRAGONi, hau da, bere kooperatiba eta bazkideei, ekarpenak/inbertsioak itzultzeko eskatzeko, kooperatiba haietako bazkide ohiek indibidualki eta borondatez egin zituztelarik. Kooperatibetako bakoitza bere kudeaketaren erantzulea da eta bakoitzari dagokio enpresa jarduera ahalik eta eraginkortasun handienaz garatzea.
MONDRAGONi elkartutako kooperatibentzat, elkartasunaren mekanismoa ez da mugagabea, ezta ere bideragarri ez diren kooperatiben bideragarritasunaren bermea, eta, are gutxiago, ez du inola ere aldatzen kooperatiba bakoitzaren organoen erantzukizuna bakoitzaren erabakiak zuzenak edo okerrak izateari dagokionez.
Eskuratu/Ordaindu elkarteek dagoeneko porrot egin zuten konkurtsoaren prozeduran MONDRAGONi erantzukizuna leporatu nahi izan ziotenean, prozesu hartan MONDRAGONen edonolako erantzukizuna baztertu zelako demanda jartzaileek euren demandan adierazitako gertaerei dagokienez. Ez du zentzurik MONDRAGONi erreklamatzeak bazkide inbertitzaileek indibidualki euren kooperatibari egindako ekarpenak itzultzeko, MONDRAGON izanik konkurtsoan sartutako sozietateen hartzekodun nagusia eta, beraz, kaltetu nagusia. Azkenik, kooperatiben konpromiso erabatekoa nabarmendu daiteke Fagor Etxetresnen eta Edesaren krisiak eragindako langileei enplegatzeko irtenbideak emateko bidean. MONDRAGONek kudeaketa horretan jokatutako rol aktiboak ahalbidetu du eragindako 1.895 bazkideen %95ek gaur egun enpleguan irtenbide bat edukitzea.