Ekintzailetasuna, dibertsifikazioa eta enpresa-jarduera berrien sorrera sustatzeko MONDRAGON Korporazioaren plataforma korporatiboa gara.
Irakurriena
- 1. TFG-TFM MONDRAGON Sariek talentua saritu dute inoizko parte-hartzerik handienarekin
- 2. MONDRAGONek eta Fagor Electronicak Semi Zabalan inbertitu dute
- 3. Eroskik finantza egitura berrantolatu du, zorra merkeago birfinantzatuz
- 4. MONDRAGON Foroaren XIII. edizioak 400 lagun baino gehiago elkartu ditu Bilbon
- 5. Guido Agostinelli dibulgatzaile argentinarrak MONDRAGON bisitatu eta sareetan arrakasta lortu du milioitik gora ikustaldi lortuta
- 6. Azaroak Arizmendiarrieta ekarriko du gogora
MONDRAGON Zentro Korporatiboak BIKAIN ziurtagiri gorena jaso du
MONDRAGON Zentro Korporatiboari, Bikain gorena aitortu dio Euskalitek: urrea! Agurtzane Garai MONDRAGON kooperatibaren lehendakari ordeak eta Ander Etxebarria euskara koordinatzaileak jaso dute Bikain ikurra. Poza adieraziaz batera, hobetzen jarraitzeko asmoa azpimarratu du Agurtzanek. “Pozik gaude, aurrekoan -2013an- urrea eskuratu genuen eta oraingoan ere maila bera aitortu digute. Urratsak ematen ari garen arren, badugu zer hobetu, bai horixe, eta jarraituko dugu!” Anderrek, bestalde, aurtengo ekitaldiko “Paleta bizia” leloari erreparatuta, euskararentzat laranja kolorea hautatu izana argudiatu du: “Laranja kolore bizia da eta bizitasuna behar dugu asmoak sortzeko eta horiek ekintza bihurtzeko; gainera kolore korporatiboa dugu MONDRAGONen, hau da, normalizazioaren bidean euskarak enpresako prozeduratan txertatuta egon behar du”.
“Pozik gaude, aurrekoan -2013an- urrea eskuratu genuen eta oraingoan ere maila bera aitortu digute. Urratsak ematen ari garen arren, badugu zer hobetu, bai horixe, eta jarraituko dugu!”
Korporazioan 53 ziurtagiri

Urte konplexua izan arren, amaitzera doan ziklo estrategiko honetan Bikainera aurkezteko aurreikusita zuen asmoari eustea erabaki zuen MONDRAGON kooperatibak. “Bikain gorena, gainera, maskara eta guzti aurtengoa: urrea! Urratzen jarraitzeko dagokigun bidea, urratsez urrats eta ausart, urrunduz konplexuak eta lotsak”. Horixe Zentro Korporatiboko Euskara Batzordeak lankideei zabaldu zien mezua.
Bikain ziurtagiria abiatu zenetik –hauxe da hamabigarren edizioa–, Korporazioko 36 enpresak eskuratu dute Bikain ziurtagiriren bat (40 lantegi); 53 ziurtagiri guztira.