Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
MONDRAGON Taldeko enpresak Arab Health 2019 azokan
Bexen Cardiok 15. urtez jarraian, Dubaien urtarrilaren 29tik otsailaren 1ra arte ospatu den ARAB HEALTH azokan presentzia esanguratsua izan du. Izan ere, bertan aurkeztutako desfibriladoreek eta jada osasun arlora bideratutako produktu gamaren barruan dauden gailuen aurrerapenek ongi etorri beroa izan dute.
Bexen Cardioren standera hurbildu ahal izan zutenek, desfibriladore eta monitore desberdinen artean azken berrikuntzekin topo egin zuten: Reanibex 500 EMSa eta Reanibex 700 berria.
ARAB HEALTHek mundu osoan duen eraginak eta, batez ere, osasun klinika eta ospitaleentzako produktu eta zerbitzu sektorean erreferente izateak, Bexen Cardiorentzat derrigorrezko hitzordua bilakatzen da azoka honetara hurbiltzea. Modu honetan, markaren irudi internazionala eta berriztatzailea sendotu eta merkatu-zoko desberdinetan ikusgarritasuna handitzen baitu, besteak beste. Aipatu beharra dago, Bexen cardioren salmenten %74a atzerrian burutzen dela, Ekialde Hurbilak batzen duen merkatuak zifra honen %20 suposatuz.
Reanibex 500 EMS monitore desfibriladorea, lehen mailako arreta zerbitzu zentroetara zuzenduta dago, KDA baten zein monitore baten funtzioak bete ditzakeelako. Funtzio guzti hauen artean, deskarga automatikoa, monitorizazioa, hainbat parametroren erregistroa (SPO2, NIBP, EtCO2…) eta informazio guzti honen transmisioa zein inpresioa batzen ditu.
Ordea, Reanibex 700 berria, ospitale zein osasun zentro klinikoetara zuzenduta dagoen monitorea da. Aurreko bertsioarekiko, hainbat berrikuntza aplikatu zaizkio, aipagarrienak, koloredun pantailaren integrazioa eta NIBP aukera izanik.
Bexen cardiorekin batera, MONDRAGON Taldeko Fagor Healthcare, ULMA Medical Imaging eta MONDRAGON Sustapen Zentroa ere bertan izan dira, bisitari gisa.
ARAB HEALTHen 44. edizioa izan da aurtengoa, 4.000 erakusketari baino gehiago batuz eta ia 100.000 bisitari erakarriz. Datu hauek, osasun arloko bigarren feria garrantzitsuena bilakatzen dute ARAB HEALTH, Düsseldorfen (Alemania) ospatzen den MEDICA feriaren atzean kokatuz.


