Ekintzailetasuna, dibertsifikazioa eta enpresa-jarduera berrien sorrera sustatzeko MONDRAGON Korporazioaren plataforma korporatiboa gara.
Irakurriena
- 1. TFG-TFM MONDRAGON Sariek talentua saritu dute inoizko parte-hartzerik handienarekin
- 2. MONDRAGONek eta Fagor Electronicak Semi Zabalan inbertitu dute
- 3. Eroskik finantza egitura berrantolatu du, zorra merkeago birfinantzatuz
- 4. MONDRAGON Foroaren XIII. edizioak 400 lagun baino gehiago elkartu ditu Bilbon
- 5. Guido Agostinelli dibulgatzaile argentinarrak MONDRAGON bisitatu eta sareetan arrakasta lortu du milioitik gora ikustaldi lortuta
- 6. Azaroak Arizmendiarrieta ekarriko du gogora
MONDRAGONek IESE Business School-en Open Innovation Conference ekitaldian parte hartu du
Aurtengo jardunaldian, ekainaren 12an, IESE Madrilen, Berrikuntza Irekiaren inguruko azken txostena aurkeztu zen: Corporate venturing squads: teaming up with other corporations to innovate with startups'. Txosten honek enpresa korporatiboekin aztertutako 50 esperientzien kasu praktikoak aurkezten ditu. Hauek diotenez, startupekin elkarlanean dauden enpresa kopurua (Corporate Venturing deiturikoak) elkarrekintza-errekorrak lortzen ari da, eta, konturatu dira, gorabidean dauden enpresekin izandako lankidetza-esperientzietan, hainbat faktore gurutzatzen direla, hala nola: aurrekontuak doitu beharra, talentu eskuragarririk eza, exekuzio-abiadura, startup horiekiko elkarrekintzari ahalik eta etekin handiena ateratzeko nahia, eta lankidetza korporatibo hori balio-katean zehar sektore bereko enpresen artean zein interes osagarriak dauzkaten sektore desberdinetako enpresen artean erdietsi daitekeela.
Joseba Sagastigordiarekin batera, TDK Ventures, VOLVO Group, IKEA, ACCIONA, MAPFRE, NIKE, COCA-COLA, DECATHLON Spain edo CEMEX Ventures enpresetako ordezkariek eta liderrek hartu zuten parte topaketan
Horrelako interakzioek, startup-ekiko balio-proposamena hobetzen eta enpresentzako kontzeptu-probak garatzeko kostuak aurrezten lagun dezakete. Aldi berean, talentu horretarako sarbidea errazten dute eta esperientzia guztiek eskaintzen duten balio erantsitik ikasteko aukera ematen dute.
Joseba Sagastigordiarekin batera, TDK Ventures, VOLVO Group, IKEA, ACCIONA, MAPFRE, NIKE, COCA-COLA, DECATHLON Spain edo CEMEX Ventures enpresetako ordezkariek eta liderrek hartu zuten parte topaketan. Industria-enpresa desberdinetako 15 hizlarik, hiru eztabaida-paneletan banatuak eta guztiak enpresa-berrikuntzaren sektoreko profesionalak, gai hauei buruzko hausnarketak eta esperientziak bildu eta elkarbanatu zituzten.