Irakurriena
- 1. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 2. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 3. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 4. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 5. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
- 6. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
MONDRAGON Korporazioak bat egin du Metaposta sistemarekin
Otsailaren hasieran, MONDRAGON Korporazioko hiru enpresak (Euskadiko Kutxa, Lagun Aro Aseguruak eta Eroski) Metaposta sistemari atxikitzeko kontratuak izenpetu dituzte Eusko Jaurlaritzaren egoitzan, "Euskadi Informazioaren Gizartearen Planaren" testuinguruan kokatutako proiektu baten barruan.
Euskadiko Kutxak, Lagun Aro Aseguruek eta Eroskik Metaposta erabiliko dute beren bezeroei banku, aseguru eta banaketa komertzialaren negozioei buruzko dokumentazioa igortzeko.
Ekitaldian, MONDRAGON Taldeko ordezkari hauek hartu dute parte: Javier Sotil, MONDRAGON Korporazioko lehendakariordea, Berrikuntza, Ezagutza eta Sustapeneko arduraduna; Txomin Garcia, Euskadiko Kutxako lehendakaria; Agustin Markaide, Eroskiko lehendakari exekutiboa; Pablo Mongelos, Lagun Aro Aseguruetako zuzendari gerentea.
Metaposta
Metaposta sistema, 2010eko Euskadi Informazioaren Gizartean Planaren barruko proiektu bat da, "Interneteko kutxa gotor eta postontzi" moduko bat, interes pertsonaleko agiriak gordetzeko, hala nola banku agiriak, fakturak edo jakinarazpen ofizialak. Metaposta ekimena on-line zerbitzurik garatuenak dituzten herrialdeetan dagoeneko arrakastaz funtzionatzen ari diren antzeko proiektuetan inspiratuta dago. MONDRAGON sustatzaile nagusietakoa izan da sorreratik, eta Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan aritu da proiektuaren garapen teknologikoa eta enpresariala lantzen.
Halaber, MONDRAGONek industria eta zerbitzuetako sektoreak bultzatzen ditu Metaposta Sisteman oinarrituta aplikazio sektorialak garatzeko, konbentziturik baitago aplikazio horiek gure ekonomiaren lehiakortasun maila handituko dutela.