Irakurriena
- 1. Pello Rodriguezek "enpresa egiteko beste modu bat" aldarrikatu du BANG à BIG 2026 ekitaldian
- 2. "Elektrifikazioak, kostuen gaineko presioak eta jasangarritasunak berrasmatzera behartzen gaituzte"
- 3. Eskuratu TERNUA produktu sorta
- 4. Abian da Mondragon City Challenge Nazioarteko Lehiaketaren laugarren edizioa
- 5. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 6. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
MONDRAGON Korporazioak bat egin du Euskaraldiarekin
Gipuzkoa Berdinago egitasmoan parte hartzen duten 19 eragileek bat egin dute Euskaraldiarekin. Horien artean dago MONDRAGON Korporazioa eta LABORAL Kutxa ere.
Zigor Ezpeleta, Gestio Sozialeko zuzendariak azaltzen duen bezala, Korporazioak betidanik izan du euskararekiko konpromisoa eta aurtengo Euskaraldian ere parte hartuko du.
Enpresa eta entitate horiek Gipuzkoan duten erreferentzialtasunaz baliatuta, Euskaraldiari eta euskararen erabilerari bultzada eman nahi izan diote publikoki horrela.
Honakoak dira Gipuzkoa Berdinago egitasmoan parte hartzen duten 19 eragile erreferentzialak: Mutualia, Adegi, Basque Culinary Center, Bera Bera, CAF, Deustuko Unibertsitatea, Donostiako Udala, DYA, Eibar SD, Euskal Herriko Unibertsitatea, Fagor, Kaiku, Kutxabank, Kutxa Fundazioa, Laboral Kutxa, Mondragon Korporazioa, Mondragon Unibertsitatea, Real Sociedad eta Gipuzkoako Foru Aldundia.