Ekintzailetasuna, dibertsifikazioa eta enpresa-jarduera berrien sorrera sustatzeko MONDRAGON Korporazioaren plataforma korporatiboa gara.
Irakurriena
- 1. Berdintasuna, MONDRAGONeko kooperatiben izatean
- 2. C'Mon Guys, BKI BOX eta NCLIC Shakespeare txapeldun FLL Euskadi-MONDRAGONen
- 3. Laboral Kutxak 305 milioi euroko irabazi garbia lortu du 2025ean
- 4. Mondragon Assemblyk ATP erosi du, packaging sektorean hazteko
- 5. Orbik Cybersecurity, Pedro Sanchezekin batera joan da Indiara, AI Impact Summit 2026era
- 6. MONDRAGONen Berdintasun Jardunaldiak aldaketa kulturala sustatuko duten lidergoak lantzeko deia egin du
MONDRAGON - Keiretsu Forum inbertsio industrialeko foroaren hirugarren edizioa
Industria alorreko startup-en inbertsio-foroaren hirugarren edizioa egin zen Keiretsu Forum-ek, Business Angels inbertitzaile pribatuen nazioarteko sarerik handiena, eta MONDRAGONeko Sustapen Zentro korporatiboak elkarlanean antolatuta. Ekitaldia formatu presentzialean egin zen, Garaia Parke Teknologikoan (Arrasate), eta online jarraitzeko aukera ere egon zen.
Arrisku-kapitaleko erakundeek eta arlo horretan espezializatutako inbertitzaileek osatutako mahai-inguruak eman zion hasiera foroari. Bertan, inbertsio industrialean eta dibertsifikazioan duten ezagutza, esperientziak, aukerak zein zailtasunak izan zituzten hizpide. Ondoren, inbertsio-foroa egin zen, industria alorreko edota industriari eta haren prozesuei aplika dakiekeen produktu zein teknologia duten startup-ak aurkeztuz.