Altzari erakargarri eta erresistenteak
Zaharrei egokitutako altzariak
Ekipo elektro-medikoak
Nazioarteko enpresa taldea.
Ingeniaritza , instalakuntza eta ingurumena
Irakurriena
- 1. MONDRAGONen Berdintasun Jardunaldiak aldaketa kulturala sustatuko duten lidergoak lantzeko deia egin du
- 2. MONDRAGON Hospitalityra batu da Orkli
- 3. Automozio Dibisioetako kooperatibek bazkide laguntzaile izateko akordioa sinatu dute MGEPekin
- 4. Domusa Teknik-ek eta MONDRAGONek Hotta-n inbertitu dute, bero-hondarra konfort bihurtzeko
- 5. Leire Mugerzak “Gipuzkoako enpresaburu onenaren” ASPEGI 2026 Saria jasoko du
- 6. Belaunaldi-erreleborik ezak eta kanpo-talentuaren hazkundeak eragin zuzena dute euskal enpresen ordainsari-politiketan
MONDRAGON Hospitalityk bere lidergoa indartu du FITUR 2026an, hotel-sektorearen aliatu estrategiko gisa
Aliantza kooperatiboak bilera-agenda bizia zabaldu du hotel-kate nagusiekin, inbertsio-funtsekin eta erakundeetako ordezkariekin, hazten ari den merkatu batean proiektu integralak bultzatzeko.
FITUR 2026 munduko turismo-azokarik handienaren esparruan, MONDRAGON Hospitality bere balio-proposamena erakusten ari da ekitaldi honetan: hotel-sektorearentzat eta sektore soziosanitarioarentzat irtenbide integralak elkarren arteko lankidetza-eredu baten pean eskaintzeko gaitasuna.
"Hainbat bilera egiten ari gara aurtengo hotel-proiektu berriak bertatik bertara ezagutzeko eta bezeroei neurrira egindako konponbideekin lagundu ahal izateko".
Fiturren egoteak sektoreko erabakiguneekin harreman zuzena izatea ahalbidetzen du: kate handiak, hotel-funtsak eta erosketa-zentralak. "Hainbat bilera egiten ari gara aurtengo hotel-proiektu berriak bertatik bertara ezagutzeko eta bezeroei neurrira egindako konponbideekin laguntzeko", azaldu dute azokara joandako ordezkaritzatik. Halaber, turismo-sektoreko elkarte eta klusterrekin goi-mailako topaketak egingo dira, taldearen posizionamendua indartzeko.
Edizio honetan, MONDRAGON Hospitalityko taldeak hainbat kooperatibatako ordezkari garrantzitsuen parte-hartze aktiboa izango du (Enea, Gerodan, Bexen Cardio, Onnera eta Ondoan), baita Onityko ordezkariena ere.
Fitur
FITUR (Nazioarteko Turismo Azoka) bidaia-industriarako munduko ekitaldi garrantzitsuenetako bat da, eta merkatu iberoamerikarrerako erakusleiho liderra. Urtero egiten da IFEMAn (Madril), eta topagune global handi gisa funtzionatzen du. Bertan, herrialdeek, hotelek, agentziek eta enpresa teknologikoek beren berrikuntzak aurkezten dituzte, akordioak ixten dituzte eta sektorearen joerak definitzen dituzte urte osorako.