Ikerketa zentro teknologikoa
Automozio osagaiak
Muntaketa automatikoaren sistemak
Ekintzailetasuna, dibertsifikazioa eta enpresa-jarduera berrien sorrera sustatzeko MONDRAGON Korporazioaren plataforma korporatiboa gara.
Fastening Solutions, Plastics eta Sarbide Automatikoak
Irakurriena
- 1. Agur, Jose Luis Olasolo!
- 2. Kooperatibetan berrikuntza indartuko du MONDRAGONek Zorrozaurreko proiektuarekin
- 3. Historia bizia omendu du Soralucek jubilatuei eskerrak emanez
- 4. Euskararekin duen konpromisoa berretsi du Kidek plan estrategiko berriarekin
- 5. Cikautxo eta Fagor Ederlan, klima-kudeaketan munduko enpresa liderren artean
- 6. Ondoan eta LKS Next enpresek Legoan garatu dute, Adimen Artifizial Sortzailea arauen zaintzaren zerbitzura bideratuz
MONDRAGON Bartzelonako Mobile World Congress 2024 azokan

Aro digitalean murgilduta, Bartzelonak B2B teknologiari eta konektibitateari buruzko munduko ekitaldirik handiena hartu zuen otsailaren amaieran (26tik 29ra): Mobile World Congress. Ezinbesteko hitzordua eta esperotako ekitaldia izan zen aurtengoa. Enpresa teknologiko handiak bertaratu ziren beren proposamen berritzaileenak erakusteko. MWC 2024 edizioak 101.000 parte-hartzaile, 2.700 erakusketari, 205 herrialdetako bisitariak eta 2.600 kazetari baino gehiago bildu zituen.
Ekintzailetza-ekosistema
Eta ekitaldi horren testuinguruan, MONDRAGONeko Sustapen Zentroko lantaldeak 4YFN plataforman bildu zuen negozio berriak identifikatzeko lan guztia. Kongresuarekin espazioa partekatzen du plataforma horrek eta bertan elkartzen dira startup zein inbertitzaileak. Ekintzaileentzako nahitaezko hitzordu bihurtu da. 4FYNek (4 Years From Now) lau urte barru mundua nolakoa izango den eta bertan biltzen diren startupek gizartean nola eragingo duten adierazten du. Lehen aldiz, 4YFNk 2 pabiloi hartu zituen (800 startup standetan, 250 hitzaldi, 1.000 inbertitzaile), negozio guztiak arloka multzokatuz: digitala, osasuna, jasangarritasuna, finantzarioa, spinoffs deeptech... MONDRAGONek eta Exxita be Circular enpresak bultzatutako Circular Replay ekimenak, industriaren eredu lineala teknologiarekin, ezagutzarekin eta datuaren kudeaketarekin zirkularrago eta iraunkorrago bihurtzeko erronkari ekiteko, bere stand propioa izan zuen 4FYNen.
Era berean, Ikerlan, Fagor Ederlan, Mondragon Assembly, Erreka eta Sustapen Zentroa ere bertan izan ziren.

Kongresuko argazkiak: https://www.gsma.photos/p446743284