Irakurriena
- 1. MONDRAGONen 2.500 ahobizi eta 700 belarriprest Euskaraldian!
- 2. Pepe Mujica MONDRAGONen izan zen
- 3. Garapen Jasangarrirako 18. helburua aurkeztuko du Euskal Aliantzak ekainaren 2an, Donostiako Tabakaleran
- 4. Lehenengo ASETT foroa, ate joka
- 5. MONDRAGONeko kooperatiba asko inoizko enpresa lasterketa arrakastatsuenean
- 6. LKS Nextek helburu gisa ezarri du 100 milioiko fakturazioa gainditzea eta 2028an 1.000 profesionaletara iristea
Mondragon Assemblyk Gorosabel Groupen eguzki negozioa eskuratu du

Mondragon Assemblyy kooperatiba automatizazioko soluzioen garapenean espezializatuta dago, eta orain dela gutxi sektore horretan diharduen eta Mendaron dagoen (Gipuzkoa) Gorosabel Group enpresaren eguzki negozioa eskuratu du.
Eragiketa horrekin, Mondragon Assemblyk bere kokapena finkatzen du eta eguzki negozioko erreferentziazko enpresa bihurtzen da maila globalean, produktu gama handiagoa eskainiz eta nazioarteko merkatuan kokapen hobea lortuta.
Esperientzia komuna
Bai Mondragon Assemblyk bai Gorosabelek merkatua partekatu dute hamarkada bat baino gehiagoan, bost kontinenteetan giltza eskura erako makineria eta soluzioak eskainiz. Hemendik aurrera, eguzki dibisioa Mondragon Assemblyra transferituta, gipuzkoar kooperatibak lehiakide garrantzitsua zenGorosabelen esperientzia eta ezagutza barneratuko ditu, haren bezeroen zorroarekin eta produktuen gama zabalarekin, panel fotovoltaikoak muntatzeko lerroen fabrikazioan eskaintza teknologiko zein komertziala hobetzeko saiakeran.
Halaber, aurrerantzean, Mondragon Assemblyk Gorosabelen gamako produktu berrien garapena bultzatzen jardungo du, eta munduko hainbat lekutan dagoeneko instalatuta dauden ekipamenduen laguntza teknikoko eta konpontzeko zereginak ere egingo ditu.
Mondragon Assembly. 1988an sortua, egoitza Aretxabaletan duen kooperatibak (Gipuzkoa) 200 pertsona baino gehiago ditu plantillan. Jarduera nagusia industri muntaketako prozesuen automatizazioa da, hainbat teknologia integratzearen bitartez. Nazioarteko presentzia nabarmena du Alemania, Frantzia, Mexiko, Txinan eta Brasilen dituen fabrikekin. 2014an 38 milioi euroko fakturazioa lortu zuen, eta nazioarteko salmentak %88 izan ziren.
Gorosabel Group. 1957an sortua eta Mendaron kokatua (Gipuzkoa), 50 pertsona baino gehiagoko plantilla du, eta Txinan panel fotovoltaikoen fabrikatzaileentzako ekipo ondasunen merkatuak izandako jaitsiera handiaren ondorioz aurre egin behar izan zuen hartzekodunen konkurtsoa gainditu du. Bere negozioak birdimentsionatu eta berregituratu ondoren, edonolako prozesu eta ekipamenduetako industri automatizazioko jardueretara zuzendu da, horien barruan manipulazio, automatizazio eta robotizazio sistemak, neurrira egindako aplikazioen garapenean soluzio integrala eskaintzeko. Konpainiaren birdimentsionamenduari esker, eta arlo horietan duen espezializazio, esperientzia eta ezagutzari esker, etorkizunari aurre egiteko ahalmen handia dauka. Aurreikusten da 2014ko ekitaldia 6 milioi euroko salmentekin ixtea