Ingeniaritza , instalakuntza eta ingurumena
Erosketa ataria
Ingeniaritza eta arkitektura
Automatika, informatika industriala eta telekomunikazioak
Irakurriena
- 1. MONDRAGONek 11.213 milioiko salmentak lortu zituen 2024an
- 2. “Kooperatibismoak enpresen arazo bertsuei, soluzio desberdinak ematen dizkie, pertsona erdigunean jartzen duelako”
- 3. Mondragon Unibertsitateak eta MONDRAGON Korporazioak gradu amaierako euskarazko proiektuak saritu dituzte
- 4. Orbeak arrakasta lortu du Eurobike 2025 azokan, Muga 10 e-bike eta 2026rako gama berrituarekin
- 5. BGAEentzako fiskalitate berria. Nola eragingo dio zure pentsioari?
- 6. LKS Nextek Aitor Moreno batu du taldera, adimen artifizialean eta teknologia kuantikoetan erreferentea
MISE Servicios Energéticos, lankidetza bidezko proiektu berria

MONDRAGONen integratutako lau kooperatibak, Ingeniaritza eta Zerbitzuen dibisioak gidatuta eta MONDRAGON Eko/Sustapen zentroak bultzatuta, enpresa proiektu berri bat abiarazi dute energiaren esparruan: MISE Servicios Energéticos. Energi efizientziarako proposamen bat da, Ondoan, LKS Ingeniería, MSI eta Ategi kooperatibek sustatua. Enpresa berriaren xedea da soluzio integralak eta bezeroari egokituak eskaintzea, energiaren efizientzia eta aurrezpenari dagokionez.
MISE Servicios Energéticos joan den otsailaren 17an eratu zen, EZE moduan, hau da, Energia Zerbitzuen Enpresa moduan, eta bere negozioaren oinarria da bezeroek energia aurreztea lortzea. Horrelako enpresek negozio aukera berriak ustiatzen dituzte, jarduera ekonomiko bat eta enplegua sortuz, teknologia etengabe berritzeaz gain. Energi zerbitzuen arloan, Espainian gaur egun dagoen negozio bolumena 1.000 milioi euroren inguruan dabil, eta datozen urteetan asko haziko dela aurreikusten da.
Oraintsu egin da LKSko instalazioetan enpresa berriaren Kontseiluko lehen bilera.
Proiektuaren ezaugarriak
Enpresa berriak bere kooperatiba fundatzaileen gaitasun teknikoak eta teknologikoak bateratuko ditu, eta proiektu globalak kudeatuko ditu, horien artean egonik aholkularitza zerbitzuak (auditoria energetikoak, energia kudeatzeko ISO50:001 bezalako sistemak ezartzea, karbono aztarnaren analisia, etab.), ingeniaritza, soluzioak instalatzea, mantentze lanak, kontsumoak neurtu eta monitorizatzea, energia erosteko kudeaketa edo energia berriztagarriak instalatzea.
MISE Servicios Energéticosek profil teknologiko nabarmena izango du, eta bere elementu bereizgarrietako bat teknologia eta berrikuntza izango dira. Bere lehen helburuetakoa da monitorizazio aurreratuko plataforma bat martxan jartzea, aurrezpenak simulatu, neurtu eta egiaztatzeko, horiek baitira EZE motako enpresen negozio ereduaren funtsezko zutabeak.
Plataforma horrek digitalizazioaren eta 4.0 Industriaren esparruko hainbat teknologia barneratzen ditu (sentsorika, Smart data, Internet of things -IoT-, cloud computing…), eta, horiei esker, prozesuen eta ekipamenduen kontsumoen eta portaeren estandarrak analizatu daitezke, eta energi eskariak aurreikusi daitezke, erabakiak eraginkortasunez hartzeko.
Enpresa berriaren zerbitzuen jarduera esparruak izango dira industri sektorea, sozio-sanitarioa, banaketa, hotelak/egoitzak eta nekazaritzako elikadura. Halaber, bere eskaintzaren barruan hainbat tresna finantzario ere sartzen dira, bezeroekin batera proiektuei aurre egiteko.