Irakurriena
- 1. Pello Rodriguezek "enpresa egiteko beste modu bat" aldarrikatu du BANG à BIG 2026 ekitaldian
- 2. "Elektrifikazioak, kostuen gaineko presioak eta jasangarritasunak berrasmatzera behartzen gaituzte"
- 3. Eskuratu TERNUA produktu sorta
- 4. Abian da Mondragon City Challenge Nazioarteko Lehiaketaren laugarren edizioa
- 5. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 6. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
Mikel Goienetxe izango da EROSKI Bidaien zuzendari berria
Kargu eta ardura berriak hartu ondoren, haren lehentasunetako bat izango da EROSKI Bidaiek eta Barceló Bidaiek apirilean sinatu zuten aliantza estrategikoa aurrera eramatea, bi konpainiek merkatuan duten kokapena indartzeko helburuz. Bien sinergiak baliatuko dituzte, eta, lehiakorragoak izateko, produktuen eta zerbitzuen katalogo zabalagoa eskainiko dute, bezeroek baldintza hobeak eskura ditzaten.
EROSKI Bidaiak
1980. urtean sortu zuten, eta gaur egun EROSKI Taldeko kide da. Espainiako Estatuan jarduten duten hamar bidaia agentziarik garrantzitsuenetako bat da. Opor garaiko eskaintzan espezializatua dago eta enpresa bidaiak antolatzen ere lan handia egiten du. Gaur egun, 163 bidaia agentziatako sarea du, eta horien barnean, enpresekin soilik lan egiten duten 28 bulego.
EROSKI Bidaiak GEBTA sarean sartuta dago (Guild European Business Travel Agents); enpresa hautatuak biltzen dituen partzuergoa da, eta 850 saltoki baino gehiago ditu Europa guztian.