Irakurriena
- 1. MONDRAGONek 11.213 milioiko salmentak lortu zituen 2024an
- 2. “Kooperatibismoak enpresen arazo bertsuei, soluzio desberdinak ematen dizkie, pertsona erdigunean jartzen duelako”
- 3. Mondragon Unibertsitateak eta MONDRAGON Korporazioak gradu amaierako euskarazko proiektuak saritu dituzte
- 4. Orbeak arrakasta lortu du Eurobike 2025 azokan, Muga 10 e-bike eta 2026rako gama berrituarekin
- 5. BGAEentzako fiskalitate berria. Nola eragingo dio zure pentsioari?
- 6. LKS Nextek Aitor Moreno batu du taldera, adimen artifizialean eta teknologia kuantikoetan erreferentea
Miba eta Piensos del Nortek indarrak batu dituzte

Pasa den uztailaren 7an gauzatu zen bi enpresen arteko bateratze prozesua eta berau sinatu zuten Iogu Ogiza eta eta Martin Longarte, Mibako gerente eta presidenteak eta Jose Mª Pérez Verdugo, Piensos del Norteko Administrazio Kontseiluko presidenteak.
Hori dela eta, abuztuaren 1etik aurrera Miba kooperatibak kudeatuko ditu Erkidegoan dauden pentsu bi lantegi handienak. Hau da, Miba bera Markina-Etxebarrian kokatzen dena, eta Piensos del Norte, Mungiak kokatzen dena. Akordio honen baitan Mibak Piensos del Norteko tresneria bereganatzen du, 10 langileen kontratuak subrogatuko ditu eta egoitzaren alokairua ordainduko du, hurrengo hamar urteetan.
Bere aldetik, Piensos del Norte Miba kooperatibaren bazkide kolaboratzaile bihurtzen da.
Erreferentea den proiektua
Bi enpresen integrazio prozesuarekin proiektuaren tamaina eta garrantzia handitzen da. Izan ere, aurtengo produkzioa 50.000 Tm-koa izango da eta aurrera begira produkzio ahalmena 200.000 Tm-tara iritsiko da urtean, 18 milioi eurotako fakturazioa lortuz, eta 40 langilek osatzen duten plantilarekin.
Etorkizunari begira, Miba-Piensos del Norte pentsu produkzioaren berantolaketa prozesua emateko lehendabiziko pausua da akordio hau. Gainera, aurretik ere bi enpresek bultzatu dituzte proiektu berriak martxan jartzeko eragiketa desberdinak, Euskal Herri mailak sektorea indartzeko helburuarekin. Une honetan Kaiku eta Ineko markekin lanean dihardute bigarren mailako kooperatiba eratzeko, eta esne-behientzat elikadura eskaintzeko.
Iosu Ogizak aipatzen duenez, "oso ilusionatuta gaude proiektu berriarekin, ahaleginak batu eta sektorea indartzeko aurrerapausuak ematen ari gara".