Metrologiaren mundu mailako biltzarra antolatu du Idekok

Irailaren 27an eta 28an, metrologiaren arloko munduko elite zientifiko-teknologikoa elkartuko da Idekok eta TEKNIKERek Gipuzkoan dituzten instalazioetan.
Card image cap
2023/09/15

3DMC biltzarra, Euskadi metrologiaren arloko nazioarteko elite zientifiko-teknologikoaren topaleku izango da. Ekitaldia IDEKO eta TEKNIKER zentro teknologikoek antolatu dute elkarrekin, eta irailaren 27an eta 28an egingo da antolatzaileen egoitzetan: hilaren 27an, asteazkena, TEKNIKERen instalazioetan, Eibarren (Gipuzkoa), eta 28an, osteguna, IDEKOren instalazioetan, Elgoibarren (Gipuzkoa). Bi zentroak neurketen zientziako aurrerapen teknologiko nagusien erakusgarri bihurtuko dira egunotan, mundu mailan disruptiboak diren proiektuen aurkezpenen bitartez. 

Abangoardia teknologikoko beste eragile batzuen artean, azpimarratzekoa da partaideen artean enpresa multinazionalak egongo direla, hala nola AIRBUS, Europako ikerketa zentroak, Alemaniako Metrologia Institutu Nazionala (PTB) eta Erresuma Batuko Fisika Laborategi Nazionala (NPL) bezala, edo ospe handiko unibertsitateak, Londresko University College unibertsitatea (UCL) adibidez. 

3DMC biltzarrak, gainera, formatu hibridoa izango du, hau da, aurkezpen teknikoak puntako garapenak azalduz eta prototipo erakusle fisikoak 3D metrologiaren arloan nazioartean dauden hornitzaile garrantzitsuenetako batzuen eskutik, hala nola APIk, HEXAGON MANUFACTURING INTELLIGENCEk, SARIKIk, INSPHEREk eta RENISHAWekHorrez gain, TEKNIKERen zein IDEKOn, zelula robotikoetarako edo makina-erremintarako prototipo tailerretan, hainbat I+G proiektutan garatzen ari diren 3D soluzio metrologikoen erakusleak ikusgai egon ahalko dira.

Aurkezpen teknikoak

3DMC biltzarraren erakargarritasun nagusietako bat izango dira doitasunezko ingeniaritzari eta 3D metrologiari lotutako panorama zientifiko-teknologikoaren eragile garrantzitsuenetako batzuek egingo dituzten aurkezpen teknikoak. Lehen egunean (asteazkena, hilak 27), Zaragozako Unibertsitateko (UNIZAR) irakasle eta ikertzaile Jose Antonio Yaguek emandako hitzaldia azpimarratu behar da. Hainbat eskalatako 3D neurketako aplikazioen adibide praktikoetan oinarritutako keynote bat aurkeztuko du, azterketa heuristiko bat abiapuntu hartuta ikuspegi metodologiko bat lortzeko, zeina doitasunezko ingeniariek euren sistemak sistematikoki diseinatzeko gida gisa erabili ahal izango duten. 

Biltzarraren lehen egunean, halaber, IDEKOko ikertzaile Pablo Puertok parte hartuko du, eta hark, Londresko UCLko Ben Sargeant eta Charles Richards ikertzaileekin batera, erakutsiko ditu zer abantaila dituen kostu txikiko soluzio fotogrametriko batek abiadura handiko osagaiak -ebaketa buruak, esaterako- monitorizatzeko. Daniel Heißelmann Alemaniako PTBko ikertzaileak, berriz, PTBren Energia Eolikorako Konpetentzia Zentroan inplementatuta dauden koordenatuak neurtzeko makina (CMM) handien akats geometrikoak zehazteko hainbat estrategia azaldu eta konparatuko ditu bere hitzaldian. Gainera, emaitzak biki digitalei transferitzeko erabilitako bitartekoak azalduko ditu. 

Era berean, 3DMC biltzarraren bigarren egunean (osteguna, hilak 28), IDEKOren instalazioetan hainbat aurkezpen tekniko egingo dira. AIRBUS aeronautikako enpresaren aurkezpena nabarmendu daiteke horien artean. 

Paul Richardson eta Carlos Flores Hernandez adituek soluzio robotiko automatizatu eta malgu bat aurkeztuko dute fuselaje azpiegiturak muntatzeko. Sistemak 3D ikuspegian oinarritutako piezak identifikatu eta neurtzeko teknologia aurreratua du, eta aukera ematen du azpimultzoen barruan erreferentzia espezifikoak identifikatzeko, hala nola piezak berez dakartzan zuloak, markak eta ertzak, bestelako tresna optikoren beharrik gabe. Gainera, David Martin ikertzaile frantziarrak, Europako Sinkrotroi Erradiazio Laborategikoak (ESRF), Extremely Brilliant Source (EBS) proiektuaren emaitzak erakutsiko ditu, baita ekimenak ekarritako ondorioek nola lagundu zuten ESRF X izpi iturriaren distira hobetzen, zegoen makinaren ordez sare trinkoagoa duen makina berri bat jarriz.

Eta Metromecanica SLko aditu Fernando Comin Gonzalok pieza handien 3D posizionamendurako eta ikuskapenerako hainbat metrologia eragiketa aurkeztuko ditu. Eragiketa horiek ITER proiektuan jarri dira abian, hau da, Frantzian dagoen fusio nuklearreko erreaktore esperimentalean. Horrez gain, bi zentro teknologikoetan poster formako aurkezpenak ikusi ahal izango dira, besteak beste Erresuma Batuko, Alemaniako eta Finlandiako erakunde nazionalek (NPL, PTB eta VTT, hurrenez hurren) eta EHU, SPIRIT AEROSYSTEMS edo WOOPTIX erakundeek aurkeztuta.

In situ erakustaldiak

3DMC biltzarraren programak bi euskal zentroen instalazioetatik ibilbide bat egiteko aukera ere eskainiko die bertaratuei. Horrela, bertaratuek ezagutu ahal izango dituzte bi zentroek metrologiaren eremuan egin dituzten azken aurrerapenak. Horrela, TEKNIKERen instalazioetan metrologia eta robotika laborategiak, “gela zuria” izeneko ikerketa gunea eta ultradoitasunezko eta muntaketako tailerrak bisitatuko dira. Baldintza bereziak behar dituzten makina, bolumen handiko ekipoak eta ekipamendu zientifikoak instalatzeko, balidatzeko eta probatzeko espazio handiak eskaintzen dituzten lekuak dira. 

Instalazio horietan, zentroak hainbat erakusle erakutsiko ditu lantzen ari den I+G proiektu arrakastatsuenetako batzuen emaitza gisa, hala nola, ZAYERen makina-erreminta baten gainean egingo den koordenatu trazagarriaren bidezko neurketa prozedura bat. Garapen horrek balio izango du zentroak laser tracker motako azken belaunaldiko teknologien erabileran egindako ikerketa ikusarazteko, neurketa horien automatizazioa, MHn integratutako multilaterazio sistema eta geometria bakoitzeko neurketa ziurgabetasuna esleitzeko gaitasuna ikusarazteko, besteak beste.

Ahozko aurkezpenetako bat, TEKNIKEReko Brahim Ahmed Check ikertzailearena, neurketa sistema txertatua duen ekipamendu robotiko batentzat diseinatutako biki digital baten erakusle batean ere irudikatuko da fisikoki. Bigarren egunean, IDEKOren instalazioetan, doitasunezko ingeniaritzan eta ikuspegi artifizialean oinarritutako 3D neurketa sistemetan espezializatzearen aldeko apusturako dituzten espazioak eta bitartekoak bisitatu ahal izango dira.  

Zentroak ibilbide bat egingo du abian dituzten eta heldutasun fase desberdinetan dauden proiektu nabarmenenetako batzuetatik: doitasunezko laborategiko erakusle teknologikoak, lortzen hasi diren I+G emaitzak zehaztuta, eta irudi prozesamendu aurreratuan eta adimen artifizialean puntako adibideak ere, baita tailerreko prototipo industrialak ere, hainbat kasu arrakastatsu erakusteko.Arreta berezia jarriko da robotika industrialeko eta elkarlanerako robotikako aplikazioetan doitasun handiko 6DoF (6 Degree of Freedom) gidatze ikusmenerako  teknologikoen berrikuntzetan, fotogrametrian oinarritutako maila handiko metrologian eta 3D digitalizazioko soluzioetan. 

Gainera, egunean zehar, DANOBAT artezteko makinen, doitasun handiko tornuen eta doitasunezko mekanizazio lerroen fabrikatzaile europar nagusietako baten instalazioak bisitatzeko aukera eskainiko da. Ibilbidea egiten duten bitartean, azken belaunaldiko makina-erremintetan integratutako doitasunezko eta metrologiazko ingeniaritzan IDEKOrekin egindako elkarlanen adibide erreferente batzuk azalduko dira.

Gainera, egunean zehar, DANOBAT artezteko makinen, doitasun handiko tornuen eta doitasunezko mekanizazio lerroen fabrikatzaile europar nagusietako baten instalazioak bisitatzeko aukera eskainiko da

3DMCri buruz

3DMC urtero Europan egiten den biltzar bat da, industria eta ikerketa helburuetarako 3D neurketa teknologien aplikazioan eta garapenean zentratua. Metrologia sistemetako ikertzaileei eta azken erabiltzaileei zuzenduta dago, eta bi jardunaldi eskaintzen ditu urtero zientzia horretako gai berritzaileenak eztabaidatzeko eta sektoreko eragile nagusien artean sinergiak ezartzeko. Antolaketa batzordeak ikerketa zientifiko-teknologikoko eragile nabarmenak ditu, hala nola National Physical Laboratory (NPL), University College London (UCL) eta RWTH Aachen University.

IDEKOri buruz

IDEKO euskal zentro teknologikoa BRTA aliantzako kidea da eta 35 urte baino gehiagoko ibilbidea dauka industriako fabrikaziora eta ekoizpenera aplikatutako teknologia berriak ikertzen, garatzen eta berritzen, fokua bereziki doitasunezko makina eta prozesuetan eta manufacturingean aplikatutako adimen artifizialean jarrita. I+G+B alorrean, enpresa sareari lehiakorra izaten laguntzen dioten soluzio berritzaileak eskaintzen jarduten du, eta 4 ikerketa talde hauen inguruan egituratzen da: Dinamika eta Kontrola, Fabrikazio Prozesuak, IKTak eta Automatizazioa, eta Doitasuneko Diseinua eta Ingeniaritza. 

Makina erreminta eta fabrikazio teknologien zentro teknologikoa

Makina erremintaren diseinua eta fabrikazioa